Etxebarria

Eskola Kirola irailaren 28an hasiko da. Hori baieztatu du gaur Lorea Bilbao Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak. Esan duenez, izena emateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitateek ekin ahal izango diete entrenamenduei. Gainera, ez dela lehiaketarik egongo, eta entrenamenduetan kontaktu fisikoa murriztuko dela adierazi du: "Entrenamenduak ikuslerik gabe egingo dira, eta egoera epidemiologikoak hobera egin ezean, ez da lehiaketarik izango". Hori horrela, hasieran entrenamenduak baino ez dira egingo: "Gure ustez taldea babesteko modurik onena da hori. Izan ere, entrenamenduak erraz kontrolatzeko moduko kirol-jarduerak dira, baina ezinbestekoa da taldeak ez nahastea". Egoera epidemiologikoak hobera egiten badu, baina, berriz ere lehiaketei ekiteko aukera aztertuko dela jakinarazi du. Nolanahi ere, egoera hobetu bitartean ezin izango da partidarik, txapelketarik ez antzekorik jokatu, ez eta "lagunartekoak" ere. Halaber, ezin izango da egin hastapen-ikastarorik ez hobekuntza-ikastarorik. Hala ere, entrenamenduak hasiko dira, eta gaur egungo egoera berezia kontutan hartuta, neurri batzuk zehaztu dituzte. Ahal dela, entrenamendu fisikoak kanpoan egin beharko dira, eta taldeetako kideen kopurua ezingo da izan aldi bakoitzean ezarritako gehienekoa baino handiagoa. "Hasieran kirolariak banaka entrenatuko dira, batez ere prestakuntza fisikoa eta lesioen prebentzioa; gero, gutxika-gutxika, talde txikietan edo postuka entrenatuko dira, eta azkenean talde osoa batu ahal izango da (talde-kiroletan)", azaldu dute. "Ahal dela", kirol-jardunean gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko da, kirolarien arteko kontaktua nahitaezkoa denean izan ezik. Kirol jardunean izan ezik, maskara jarrita eduki beharko da, eta aldagelak ezingo dira erabili. Entrenamenduetako txanden artean instalazioak garbitu eta desinfektatu egin beharko dituzte, eta erabilitako kirol materialak ere garbitu beharko dira. Zehaztu dutenez, entrenamenduak ikuslerik barik egingo dira. Umeek Eskola Kirolean parte hartu gura badute, programan izena emateko epea abenduaren 23ra arte luzatu dute. Atzeratzearen arrazoiak. Gaurko agerraldian foru diputatuak azpimarratu du Eskola Kirola ez dela bertan behera utzi: "Eusko Jaurlaritzaren eskaera aintzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak abuztu amaieran erabaki zuen Eskola Kirolaren hasiera atzeratzea. Hiru foru aldundiek onartu genuen atzerapena". Hori horrela, programaren hasiera atzeratzeko bi arrazoiak nabarmendu ditu: "Ikasturte berriaren hasiera leuntzea eta erraztea izan zen arrazoietako bat, sei hilabete eskolatik kanpo eman ondoren. Bestea, berriz, Eskola Kirolan parte hartzen duten entitateei jarduerak prestatzeko astia ematea izan zen". Hori dela eta, abuztuan Eskola Kirolaren Euskal Batzordean arautegi orokorra adostu zuten Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek. Arautegi hori oinarritzat hartuta, Eskola Kirolaren antolakuntzan parte hartzen duten entitate guztiek bete beharreko jardun-protokoloa prestatu zen.

Eskola Kirola irailaren 28an hasiko da

Egoera epidemiologikoak hobera egin ahala, berriz ere lehiaketak hastea aztertuko dute, baina ordura arte ezin izango da partidarik ezta txapelketarik jokatu, ez eta "lagunartekorik" ere.

Azken orduetan bi positibo kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain

Atzo [irailak 21] Lekeition eta Ondarroan antzeman zituzten kasu berriak, bana herri bakoitzean. Bestalde, ikasturtea hasi denetik kutsatuen kopuruak behera egin duela esan du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. "Ikastetxeak seguruak direla esaten jarraitzen dugu".

Kutxabankeko bulegoak "berehala" zabaltzeko eskatu dute Aulestik eta Berriatuak

Martxoan itxi zituzten aipatu herrietako bulegoak. Beste arrazoi batzuk tarteko, biztanle gehienak 70 urtetik gorakoak direla eta ez dituztela teknologia berriak erabiltzeko beste baliabide esan dute bi herrietako udal ordezkariek.

Azken hiru egunetan hamabi positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Barikuan [irailak 18] positibo bat erregistratu zuten Aulestin; zapatuan [irailak 19] hiru erregistratu zituzten Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan; domekan [irailak 20] zortzi antzeman zituzten, erdiak Markina-Xemeinen. Bestalde, gaur [irailak 21], COVID-19aren biktimak gogoratzeko ekitaldia egin dute Gasteizen.

Emakume eta gizonen berdintasunerako lehenengo plana jarri du martxan Etxebarriko Udalak

Prozesua herritar guztiei zabalik dago, eta herritar guztiak eta herriko eragileak animatu ditu udalak parte hartzera.

Osasun zentroetako langileak mobilizatzen hasi dira, "leher eginda" daudela salatzeko

Lehenengo protesta gaur [irailak 18] egin dute, lehen arretako osasun zentroetan. Irailaren 25ean ospitale guztietan, 11:00etan egingo dituzte protestak, eta, azkenik, urriaren 3an Bilbon manifestazioa egingo dute, 12:00etan hasita.

Jaurlaritzak dio osasun arloko langileak ulertzen dituztela, baina ez dela "mobilizazioak egiteko unerik egokiena"

Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa sendotzeko hartuta daukan konpromisoa "benetakoa eta erabatekoa" dela esan dute. Elkarrizketarako "beti prest" egon direla diote, eta orain ere prest daudela gaineratu dute.

400 motorzaletik gora espero ditu Izaro Bikersek Magurios topaketarako

Bihar iluntzean hasi eta domeka eguerdira arte, egitarau zabala prestatu dute. Bermeora datozen motorzaleek Burujabetasun zelaian kanpatzeko aukera edukiko dute, urtero legezEguraldi ona espero da astebururako, eta, horregaz, iaz baino motorzale gehiag...

Olaia Zabalondo

Futbolaren izaera ludikoa jolasean landuko dute

Athletic Fundazioaren Athletic herriz herri ekimena Bermeora helduko da asteburu honetan. Hain zuzen, jolasek, puzgarriek, giza futbolinak, ludotekak eta bestek beteko dute domeka honetan herriko Lamera. Hala, jolasean, herriko ume eta gazteen artean f...

Oihana Cabello Elorriaga

San Andres Lehentasunezko Eskuhartze Gune izendatzea adostu dute

San Andres auzoari Lehentasunezko Eskuhartze Gune izendapena emateko prozesuari hasiera eman eta auzoa berriztatzeko konpromisoa hartu du Lekeitioko Udalak. Jakitera eman dutenez, auzoak dituen «hainbat arazoen artean, iriste erraztasun falta, ingurua...

Paleta Argentina Txapelketa lehiatuko dute Lekeitioko trinketean

Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeak antolatuta, Paleta Argentina Txapelketa jokatuko da ekainean, Lekeitioko trinketean. Asteburuan hasita, sei bikote ariko dira norgehiagokan hiru astetan jokatuko duten txapelketan. Lekeitio, Gasteiz, Mallabia eta Ipar...

E.M.U.

Bermeo Asiako liztorraren izurriari aurre egiten ari da

Asiako liztorraren izurriari aurre egiteko neurriak hartu ditu Bermeoko Udalak, eta emaitza onak eman dituztela adierazi dute. Hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean martxan jarri zuen kanpainaregaz bat egin zuen udalak, eta, aurten, 101 liztor er...

Oihana Cabello Elorriaga

Ikasturte amaierako jaia ospatuko dute Urdaibai ETko kideek Mundakan

2017-2018 denboraldia amaituta, Urdaibai Eskubaloi Taldeko kideak jai giroan elkarregaz batuko dira bihar, Urdaibai Eskubaloi Egunean.«Ikasturte amaieran bazkide, guraso, ume eta kide denok batzen gara, eta giro ederra izaten dugu. Klubeko 425 kide ba...

A.M.M.

Gizonezko bat atxilotu dute, ustez garaje batean lapurretan zebilela

Ondarroako Ertzain etxeko agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, Lekeitioko garaje batean lapurreta egiten ahalegintzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gauerdian herri segurtasunerako patruila bat Lekeitioko ...

E.M.U.

Gipuzkoako herriarteko zesta finalean egongo da Mutriku

Gipuzkoako Herriarteko Zestapunta Txapelketako finalean dago Mutriku. Bihar jokatuko du finala, 11:00etan, Donostiako Karmelo Balda frontoian, eta sarrera doakoa izango da.Mutrikuarrek Zumaia edukiko dute aurkari Gipuzkoako herriartekoko finalean, eta ...

Mikel Santiso
Gehiago