Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Etxebarria

Leire Etxanizek ez du Emakume Master Cup txapelketa amaituko

Etxebarriko pilotariaren ustez "arinegi" da. Etxaniz "familian hurretik bizitzen" ari da COVID-19aren eragina.

Hondartzen erabilerari buruzko neurri eta arauak zehaztu dituzte udalek

Lekeitioko Udalak, esaterako, erabiltzaileei gomendatu die aulkiak, eguzkitakoak, hamakak eta bestelakoak ez eramateko, "behar-beharrezkoa ez bada". Dena dela, Lekeition ezin da eguzkia hartzen egon. Ondarroan, ostera, arauak ezarri ditu udalak, eta soilik 3 urtetik beherakoek, 65 urtetik gorakoek eta "beharrizan bereziak" dituztenek erabili ahalko dituzte eguzkitakoak, aulkiak edota hamakak.

Bosgarren egunez, Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk antzeman barik jarraitzen dute

Pandemia hasi zenetik Lekeition erregistratu dituzte positibo gehien (23). Azken egunetan, baina, eskualdeko datuak ez dira igo. Lurraldeka, eta gaurko 00:00ak arteko datuen arabera, 7 positibo gehiago erregistratu dituzte; 1 Araban eta 6 Bizkaian. Oraindik sendatu ez direnen kopurua zer edo zer igo da.

Ikasleak arazorik barik egokitu dira baldintza berrietara

Astelehenetik hasita, aurrez aurreko eskolak ematen ari dira Lea-Artibai eta Mutrikuko ikastetxe batzuk. Iraileko itzulerak kezkatzen ditu batez ere. Hemen egunerokotasunean aurkitu dituzten zailtasunak eta egin behar izan dituzten aldaketak.

Dentistak eta optikoak ere, neurri zorrotzekin

Dentista kontsultetan eta optiketan larrialdiko zerbitzutik ohiko martxara bueltatu dira. Babes eta higiene neurriak hartzen ohituta daude, eta «normaltasun berrira» moldatzen ari dira orain.

Denda bateko pertsiana itxita

310.500 euro bideratuko dituzte Lea-Artibaiko negozio txikiei laguntzeko

560 eurora arteko laguntza zuzenak bideratuko dizkiete Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa edo Ziortza-Bolibarren altan emanda dauden negozio txikiei laguntzeko.

Laugarren egunez jarraian, ez dute kasu berririk erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun

Momentuz, aste osoan bere horretan mantendu dira eskualdeko datuak. Lurraldeka, atzo Araban ez zuten kasu berririk erregistratu, Bizkaian 4 gehiago eta Gipuzkoan 1. Sendatutakoen kopurua nabarmen ari da igotzen; kutsatu direnen %91 dira sendatu direnak.

Arboledara irteera antolatu du Gazteria Zerbitzuak

BUSTURIALDEA // Arboledako aterpetxera irteera antolatu du Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak. Ekainaren 26tik 28ra joango dira, eta eta izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. Irteera 9 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta lehentasun...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Ez da posible! Ezin liteke! Nola ote...

2017. urtean, Gernikan; bakearen hirian, aitonen batzarlekuan, Foruen babeslekuan… ezin daiteke horrelakorik gertatu….Ba, bai! Oraindik orain euskaldunok debekua eta zentsura jasaten dugu, eta hau gutxi balitz erakunde publikoen aldetik dat...

Garbiñe Astoreka Ugalde.

Pintxorik onena, Cantabricokoa

Cantabrico tabernako Naroa Bedialaunetak irabazi zuen zapatuan Antxoa Eguneko pintxo lehiaketa, bere aita Pantxo Bedialauneta sukaldariaren laguntzagaz. Herrian lortu duten lehen garaipena izan da.Ogi xerra frijitua, piperrada, antxoak ozpinetan eta am...

Mikel Santiso

Lekeition erreta hil zen gizonezkoaren heriotza ikertzen ari dira

75 urteko gizonezko bat erreta hil zen joan den barikuan, maiatzak 12, Lekeition. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonezkoa erretzen ari zen adinekoentzako egoitza bateko terrazan, su hartu zuenean.Jazoera 21:00ak aldera gertatu zen. Larrialdi...

E.M.U.

Gaur amaituko dira 1. Zientziaren Asteko ekintzak

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako Zientzia Astearen baitan argazkian martitzenekoa, gaur, 18:30ean, Aitor Zabalgogeazkoa Llodio Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko kideak hitzaldia eskainiko du, Beikozinin: Guerra en Siria e Irak: El rol de la c...

Z.G.
Gehiago