Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Etxebarria

Txirrindularia eta Helmugak proiektuaren bultzatzailea

Ander Txakartegi: "Titan Seriesera abentura bizitzera goaz, ondo pasatzera"

Helmugak proiektuko kideak aurtengo lehen proba egingo du datorren astean, Saudi Arabian. #Agertxopirata proiektu solidariorako ekarpenak egiteko epea ere zabalik dagoela gogorarazi du.

Patronalaren proposamena onartzen duten erabakiko dute Bizkaiko kiroldegietako langileek

Kutxa ibiltaria egongo da eguaztenean Ondarroan bozketa egiteko eta finkoa jarriko dute eguenean Markina-Xemeinen. Proposamena erabaki bitartean Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko beharginek aste honetarako deituta zeukaten greba etetea erabaki dute.

Gernika Batzordeko kidea

Sabin Ibazeta: "Ez dago esperimentu ankerragorik herri oso bat suntzitzea baino"

Ondarrutarra da Ibazeta (Ondarroa, 1962), eta Gernika-Lumon bizi da. Irakaslea da bertan, eta bonbardaketaren ikerketarako batzordeko kidea. Ikasgeletan bonbardaketari buruz ikertzeko materiala aurkeztu du: ‘Gernika, laborategi esperimentala’.

'Sin querer tres' ontziko marinelak, gaur, antxoak eskuetan

Arrantzale tradizionalek antxoa kuota bera edukiko dute

Pelagikoen erabiltzaileek eta teknika tradizionalak erabiltzen dituzte arrantzaleek Bilboko ituna beste urte batez indarrean mantentzea erabaki dute. Kuota aldaketarik egongo ez bada ere, pelagikoen erabiltzaileek sei aste arinago hasiko dute kanpaina.

Josune Baskaran Markina-Xemeingo Udaleko zinegotzia, Belen Lucas ilustratzailea, Leire Arano idazlea eta Mari Eli Ituarte epimahaikidea ‘Betiko atzo?’ lanaren aurkezpen ekitaldian.

Zabalik dago Peru Abarka Album Lehiaketara lanak aurkezteko epea

Otsailaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketako bi ataletan banatuta dago: lehendabizi narrazio onena aukeratuko dute, eta ostean narrazio hori ilustratzeko proposamen onena aukeratuko da.

80.000 lagun inguru batu dituzte Baionako eta Bilboko presoen aldeko manifestazioek

Milaka eta milaka lagunek bete zituzten Baiona eta Bilboko kaleak zapatuan [urtarrilak 11] euskal preso politikoen eskubideen defentsan, eta dispertsioaren aurka eta iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde.

Euskal preso politikoen senideak

Iñigo Badiola eta Iera Arantzamendi: "Zigor horrekin jarraitzen dugu guk. Ez da amaitzen"

Aitzol Etxaburu preso ondarrutarraren bikotekidea da Arantzamendi, eta Asier Badiola preso ondarrutarraren anaia da Badiola. Mobilizazio jendetsuek ematen dieten "indarra" nabarmendu dute biek.

Natalia Salazar Orbe

Zesta-puntako Udazken Txapelketako finalerdiak jokatuko dira Mutrikun

Gaur, 19:00etatik aurrera, Udazken Sariko finalerdiak jokatuko dituzte Mutrikuko Miruaitz frontoian. Txapelketa, hain zuzen ere, alebin eta txiki mailako puntistak ari dira jokatzen, eta finalerako txartela lortzeko lehian Mutrikuko Danok Bat pelotazal...

N. B.A.

Mutrikuko XII. Abendurock jaialdiak estilo askotariko kontzertuak dakartza

Gaur hasi eta hilaren 23an amaituko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte kulturzale guztiak Rock Kolektiboko kideek. Aurten, berritasun modura, hitzaldi bat eskainiko duteGaur hasiko da Mutrikuko XII. Abendurock jaialdia, eta abenduaren 23...

Nerea Bedialauneta

EH Bilduk zalantzan jarri du Urremendi landa garapenaren jarduna

EH Bilduk Urremendi landa garapen elkartearen jarduna kritikatu du, prentsa ohar bidez.Koalizio abertzalearen ustetan, onartezina da landa garapen elkarteak 2015eko memoria, balantzea eta 2016rako ekintza plana azaroan aurkeztu izana, eta, koalizioak d...

Bermeo Futbol Taldeak Zallaren aurka jokatuko du

FUTBOLA // Hirugarren mailan, Bermeo Futbol Taldeak Zallaren kontra jokatuko du, bihar. 17:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Itxas Gane futbol zelaian. 4. multzoko sailkapeneko 6. postuan da Bermeoko taldea, 23 puntugaz. Zalla, berriz, a...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Jaujaren urteurrenaren harira, goi mailako eskubaloi partida jokatuko da bihar

Donostiako Super Amara Bera Berak eta Barakaldoko Prosetecnisa Zuazo taldeek jokatuko dute lagunarteko partida. 12:00etan hasiko da partida, eta sarrera doakoa izango daMutrikuko Jauja eskubaloi taldeko kideak taldearen 30. urteurrena ospatzen ari dira...

Nerea Bedialauneta

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu Kamiñaldeko mendiko lanak

Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Ondarroako Udalak bilera egin zuten eguaztenean. Eta bilera horretan aurrerapausoak eman dituztela jakitera eman dute Ondarroako Udal ordezkariek.Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean agindutako m...

Sestao River hartuko du bihar Gernikak, Urbietan

FUTBOLA // 16. jardunaldia jokatuko dute asteburuan Gernikak eta Sestao Riverrek. Bien arteko partida 18:00etan hasiko da, Urbietan. Bigarren Mailako 2. multzoko sailkapenean 11. postuan daude gernikarrak, 21 puntugaz. Sestaoko taldea, beherago dago; 1...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Berbalagun, kalean euskaraz berba egiteko gonbitea

AEKren ekimenez, euskaraz ikasten ari direnak euskaldun zaharrekin harremanetan jartzen dira, eta euskaraz egiteko plazak eskaini.aEK-ko ikasleek eskolan ikasitakoa kalean praktikan jartzeko aukera daukate Berbalagun ekimenaren bidez. Lea-Artibain, Mar...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago