
Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, gainerako herrietan parte hartzea 5 puntu igo da, batazbeste.

Alkategai goiztiarrenak Aitor Odiaga (Markina-Xemeingo EH Bildu) eta Maria Dolores Etxano (Ondarroako EAJ) izan dira. Gehienek 12:00ak eta 13:00ak artean bozkatu dute. HITZAk jakin ahal izan duenera arte, momentuz ez da ezer berezirik gertatu.

Talentatu izeneko proiektua jarri du martxan Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaiak Azaro Fundazioarekin elkarlanean; Egitasmoaren lehen urteari amaiera eman diote gaur Markina-Xemeinen.

Diotenez aldundiak pinuen gaixotasunaren aurka egiteko helikopteroz proba pilotu bat egingo du Ballestegi inguruan (Amoroto). Gune horretan inguruko herrietara bideratzen den ur hartunea dagoela diote. "10.000 biztanlek edaten duten ura kutsatzeko arriskua dago".

24.245 herritar berton bizi dira, baina beste 1.502 herritarrek atzerritik botoa emateko aukera eduki dute. HITZAk egunaren jarraipen berezia egingo du, eta hauteslekuak itxi eta gero, herriz herriko emaitzen berri emango dugu, minutuz minutu.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko egitasmoagaz egindako hitzarmenagaz, euskal komunikabideak eta euskaraz irakurtzeko ohitura sustatu nahi dituzte.

Pilota modalitate ezberdinak probatzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek. Leire Etxaniz Bengoa herriko pilotaria omenduko dute.

GIZARTEA // Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Errenteria auzoa bisitatuko du, bihar. Auzoko bizilagunen beharrizanak zeintzuk diren ezagutzeko egingo du bisita, eta horretarako hitzordua 12:00etan jarri dute, Mertzede ikastetxeko frontoian. G...

Autonomia Erkidegoetako Espainiako Motrokros Txapelketa lehiatuko da bihar eta etzi Talavera de la Reinako (Gaztela-Mantxa, Espainia) Cerro Negro zirkuituan. Eta horretan Alex Unzueta markina-xemeindarrak parte hartuko du, Mx85 kategorian.Jakitera eman...


Eskualdeko lau kirolarik hainbat kirol egin beharko dituzte gelditu gabeko hiru eguneko proba osatzeko. Urriaren 12tik 16ra izango da norgehiagoka, GetxonLea-Artibaiko lau kirolarik hartuko dute parte urriaren 12tik 16ra bitartean Getxon lehiatuko den ...