
Gaur [urriak 6] aurkeztu dute 56. Durangoko Azoka. Esan dutenez, aurten berriro ere itzuliko dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Szenatokia....eta baita ere kulturzaleak. Leire Urbeltz irudindarrak egin du aurtengo kartela.

Osasun larrialdia indargabetu du Labik. Dekretu berria eguenean [urriak 7] sartuko da indarrean. Ez da egongo mugarik ordutegietan, ezta pertsonen arteko bilkuretan ere, baina espazio itxietan eta 5.000 ikusle biltzen dituzten lekuetan %80ko edukiera mantenduko dela esan du Urkulluk.

Bigarren dosia hartu eta sei hilabetera hartu beharko litzateke. Immunodeprimituei, berriz, txertaketa amaitu eta 28 egunera eman beharko litzaieke indartzeko dosia.

Ander eta Miren Pastorrek (Viewing Room 360º) Negozio Ideia Berritzaileen Saria eskuratu dute, Aintzane Ibazetak (Aintzane ile apaindegia) eta Goreti Serranok (Zurrumurru) Negozio Ideia Onenaren Saria jaso dute eta Lander Muruagak eta Arantza Martinezek (Hiruclick kooperatiba) Proiektu Onenaren Saria.

70 herritar inguru batu dira Gizaburuagako topaketan, eta orain arte modura, datozen urteetan ere elkarlana eta elkarrekiko solidaritatea oinarri hartuta bide beretik jarraitzeko gogotsu daudela esan dute.

Koalizioko kideek diote "azken momentuan" erabaki dela azoka ez egitea, eta ez daudela ados erabakia hartzeko moduagaz. Hain zuzen ere "alternatiba falta" kritikatu dute koalizio abertzaleko kideek.

Galarrena hartatik bizirik atera zen marinel bakarra izan zen Juan Daniel Eskurza lekeitiarra. Haren oinordekoek lagunduta, duela 109 urte gertatutakoa errepasatuko dute, datu, dokumentu eta irudiak erreskatatuz. Domekan [urriak 3] 22:54ean hasiko da saioa.

Lekeitioko Udalak antolatuta, mendi martxa egingo da etzi, Lekeitio inguruetan zehar. Bi ibilbide egongo dira aukeran: 22,2 kilometroko ibilbide luzea eta 11,5 kilometroko laburra.Lekeition hasi eta Ispaster, Mendexa eta Amorototik igaroko dira mendiza...

67 autok zeharkatuko dituzte Lea-Artibaiko errepide eta baserri bideak VII. Lea-Artibai Rally- an. Egun bakarra izango dute aurten autoari zuku guztia ateratzeko. Denboraz neurtutako tarte guztiak bihar osatu beharko dituzte goiz goizetik hasi eta ilun...

18 urtetik gorakoei zuzendutako euskal dantzen ikastaroak jarriko ditu martxan aurten ere Zaletxuak Kultur Elkarteak. Urtero modura, bariku iluntzetan emango dituzte tailerrak Lekeitioko Eskolan. Bi talde egongo dira: hasiberriak 19:00etatik 20:20era e...