Ispaster

Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko da martxoan

2018az geroztik Lea-Artibain proba pilotua egin dute, eta "emaitzak onak" izan direla eta, martxoaren 1etik aurrera sistema hori lurralde osora zabaltzea erabaki du aldundiak. Martxoaren 1etik aurrera beraz, animalia hondakinak ere birziklatu egingo dira Bizkai osoan.

Sestaoko hilketa matxistaren kontrako protestak egin dira Lea-Artibai eta Mutrikun

56 urteko emakume bat hil zuen senarrak barikuan [otsailak 12] Sestaon, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Herrien itxiera perimetrala mantendu eta mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimendu ditu Labik

Salbuespen batzuk ezarri dituzte herrien itxiera perimetralerako: mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimendu dute aire zabaleko gizarte, ekonomia eta kirol jarduerak egiteko. Astelehenetik hasita, neurriak hogei egunez egongo dira indarrean (gutxienez martxoaren 8ra arte). Labi martxoaren 5ean batuko da berriro, eta orduan egoeraren "ebaluazio sakona" egingo dutela esan dute.

Kalera irtengo dute pentsiodunek, hiru urte borrokan daramatzatela gogorarazteko

Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan mobilizazioak egingo dituzte zapatuan. Toledoko Itunaren gomendioen aurka protesta egiteko ere baliatuko dute urteurren berezia.

Legelaria eta EHUko Zuzenbide prozesaleko irakaslea

Ixusko Ordeñana Gezuraga: "Auzitegiak herritarron eskubideen babesean aritu dira"

Azken hilabete luzeetan, eskubide indibidualen urraketak gertatzen ari direla askoren ahotan dabil. Jendartean dauden hainbat eta hainbat zalantza argitu asmoz, Ixusko Ordeñana Gezuraga EHUko Zuzenbide prozesaleko irakasle eta legelari gernikarrarengana jo dugu.

Etxebarria ere gune gorritik kanpo geratu da

Gaur gaurkoz Mutriku eta Lea-Artibaiko herri guztiak gune gorritik kanpo daude. Azken orduetan 9 kasu gehiago erregistratu dituzte: 7 Ondarroan eta bana Berriatuan eta Mutrikun. Ondarroako intzidentzia tasa gero eta altuagoa da. Markina-Xemeingo intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du, eta eguaztenetik [otsailak 10] gune horian dago.

Ispaster Miami

Aritz Erkiaga ispastertarra hirugarren sailkatu da Miamiko denboraldian

Abendua eta urtarrila artean lehiatutako denboraldian 160 kinielagaz Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra geratu da txapeldun. Imanol Lopez bigarrenak 113 lortu ditu, eta Erkiagak 83. Alex Goitia Markina-Xemeingo puntista gazteak ere maila altua erakutsi duela esan dute.

ISPASTERKOMENDIMARTXA
Iaz izkoetan saria eraman zuen Blond/Akitania arrazako idia sokan lotuta.

Ate joka datoz andramariak

Herritarren arteko kirol probak, mus, briska zein tortilla txapelketak, erromeriak, antzerki emanaldiak... Askotariko eskaintzagaz datoz beste behin Andra Mari jaiak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko hainbat herritara.Andra Mari eguna (irailak 8) berezia...

Izaro Mendieta/ Aintzina Monasterio Maguregi
ISPASTERKOMENDIMARTXA

Busturialdetik Lea-Artibaira eramango dute gaur Udako Kalera Martxaren aldarria

Atzo goizean abiatu zen Gernika-Lumotik preso, iheslari eta deportatuen aldeko Udako Kalera Martxa. Bermeoraino, 15 kilometroko bidea eginez, martxaren lehen etapa burutu zutenBeste hainbat ekimenekin batera, Udako Kalera martxa antolatu du ezker abert...

Izaro Mendieta

X. Nazioarteko Txapelketa datorren astean hasiko da

Gernika Jai Alai Eskolak antolatutako X. Nazioarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketak datorren astean jokatuko dituzte. Hain zuzen, uztailaren 30ean hasiko da txapelketa.Abuztuaren 11n eta 13an lehiatuko dituzte beste kanporaketak, eta finalak, ber...

A.M.M.

Bakailaoa eta gehiago egongo dira aukeran etzi, Santamañeko jaian

Sanpelaioen ostean eta sanlorentzoen aurretik, Santimañeko jaia ospatuko dute arratzuarrek, Gorozika auzoan. Egun bakarrean ospatuko badute ere, izango da zegaz gozatu domekan.Goizetik eguerdira bitartean elkartuko dira arratzuarrak, gazte zein nagusi...

I.M.
Gehiago