Ispaster

Toledoko Itunaren gomendioen aurkako protestek kaleak bete dituzte

600 lagunetik gora batu dira Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun egin dituzten protestetan. Aldarri berberak atera dituzte kalera hiru herrietan.

Bigarren Euskaraldia ere ariketa sozial masiboa izan dela esan dute

Euskaraldiaren balorazioa egiterakoan esan dute aurten 179.780 lagunek parte hartu dutela. Zailtasunek antolaketa prozesuan eta Euskaraldiaren beraren garapenean eragin nabarmena izan duten arren, gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela esan dute.

Durangoko Azokak 2.300 produktu eskainiko ditu Interneteko dendan

Lea-Artibaiko hamalau sortzaileren lan berriak eskuratu ahal izango dira. Barikutik martitzenera egingo diren ekintzak etxetik zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da.

Maitane Azurmendi (Belarriprest)
Belarriprest

Maitane Azurmendi: "Belarriprest berbak erabat deskribatzen nau"

Euskaraldiaren eraginez jarrera aldaketak igarri ditu egunotan Maitane Azurmendik. 2018agaz alderatuta, orain jendea gehiago animatu dela eta dituen onurak ikusi dituela uste du.

Gizartea euskaraz biziberritzeko aldarria egin dute Euskararen Egunean

Euskararen Nazioarteko Egunak herriz herriko aldarrikapenak ekarri ditu. Bisita gidatua egin du Markina-Xemeingo AEK-k, eta Aulestin eta Munitibarren ikuskizunak egon dira.

Gabonetan erkidego batetik bestera joatea baimenduko da, familiarekin elkartzeko bada

Espainiako Gobernuak akordioa hitzartu du autonomia erkidegoetako osasun agintariekin egin duen bileran. Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira indarrean gaur adostu dituzten neurriak. Dena dela, horien inguruko xehetasunak emango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean.

Gabonetan gehienez bilkurak hamar lagunekoak izatea proposatuko du Jaurlaritzak

Eguazteneko lurralde arteko bileran herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta egun horietan antolatuko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztearen alde egin du Gasteizko gobernuak. Abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du.

Hondartzetako kamarak, zuzenean

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Aimar Cidek ez duela Gernikan jarraituko jakinarazi du

FUTBOLA // Aimar Cid gernikarrak sare sozialetan atzo zabaldu zuen gutunean jakitera eman zuen ez duela Gernikan jarraituko. Halaber, Inon Etxanizek ere ez du taldean segituko; Pontevedran jokatuko du hurrengo denboraldian. Bestalde, Imanol Etxabek eta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Herriko jaiak gozatzeko prest

Aurten, lehenengoz, bideoklip lehiaketa antolatu dute. Edozein herritarrek parte har dezake; baldintza bakarra da lana lau minutu eta erdi baino gutxiagokoa izatea.Atzerakontua hasita, «gogotsu» daude eatarrak herriko jai nagusien zain. Azken urteeta...

Olaia Zabalondo

Ibarrolazak aldundiaren «desleialtasuna» salatu du

Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 linean, zuzeneko autobus bat gehitzeko konpromisoa hartu duela jakin ondoren, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak aldundiaren jarrera salatu gura izan du. A...

O.Z.

Bihar Kadeteen Busturiko Udala Saria lehiatuko dute

56,3 kilometrokoa da Altamira auzoan hasi eta amaituko den lasterketa. Gaztetxoak Torneoaren bosgarrren proba da. 180 bat txirrindularik lehiatuko duteGaztetxoak Torneoaren barruan, Kadeteen Busturiko Udala Saria lehiatuko dute bihar, 10:30etik aurrera...

A.M.M.

Nazioarteko 461 triatleta batuko ditu bihar Lekeitioko 25. Triatloiak

Probaren hasiera 15:00etan izango da. 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek. Igeriko zirkuitua aldatu duteGarraitz Kirol Taldeak eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak anto...

Eider Mugartegi

Herritarrek udalerriari buruz duten iritzia jaso nahi du Turismo Mahaiak

Osatzen ari den webgune berrirako herritarren proposamen edo ideiak jaso nahi ditu Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak. Zer dauka Markina-Xemeinek erakargarria bisitariarentzat? galderari erantzutea da gakoa.Turismo Mahaiak berak galdera horri erantzun ba...

E.M.U.
Gehiago