
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, beste behin ere hainbat herritako plazak aldarrikapenez bete dira. Horrez gain, datozen egunetan ekintza gehiago ere egingo dira, hemen herriz herriko egutegia.

Ondarroan eta Berriatuan bizi diren 13-40 urte bitarteko herritarren artean egingo dituzte PCR masiboak. Hitzordua hartu behar da; gaur [azaroak 25] 14:00etatik aurrera hartu daiteke txanda. Probak Txomin Agirre ikastolaren jolastokian egingo dituzte, 09:00etatik 20:00etara. Azken orduetan 5 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.

Adineko emakumeek sufritzen duten indarkeria matxista azaleratu gura izan du Emakundek. Aldundiak indarkeria matxista gertatu aurreko urratsen ikusezintasuna plazaratu du.

Barikutik domekara [azaroak 20-21-22] bitartean ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Ondarroa (9), Lekeitio (4), Berriatua (3), Mutriku (2), Markina-Xemein (1), Mendexa (1) eta Munitibar (1). Ondarroa berriro gune gorrian egotera pasa da, Mutriku eta Lekeitiorekin batera. Joan den aste osoan 70 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.

Osasun Sistema Nazionaleko 13.000 puntutan banatuko dute txertoa. Kanpaina urtarrilean hastea espero du gobernuak.

Euskaltzaleen Topagunearen iritziz, pandemiak, batez ere, haur eta gazteen arloko euskararen "gabezia eta ahultasunak" azaleratu ditu. Erakunde askotan gaztelaniaz lan egiten dutela ere nabaritu dute.

Azken egunetako joera ikusita, bi herri horietan ari dira positibo kasu berri gehien erregistratzen. Dena dela, azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun 19 kasu berri erregistratu dituzte, eta gehien Lekeition atzeman dituzte: Lekeitio (8), Ondarroa (7), Mutriku (3) eta Markina-Xemein (1). Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu du Eguberriak desberdinak izango direla.

MUXIKA // Urretxindorra eskolako urteko jaian egindako merkatu solidarioan 400 euro batu zituztela jakinarazi du Muxikako Udalak. Bigarren eskuko jostailu eta liburuen bitartez lortutako diru hori errusiar eta bielorrusiar ume behartsuentzako erabiliko...


MUTRIKU //Anaiarte Biltokiak antolatuta, Simon Marmier doktoreak hitzaldia eskainiko du gaur Beheko Plazan dagoen Anaiarte Biltokian, 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bizkarreko minik ez edukitzeko aholkuak emango ditu kir...

ONDARROA// Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Esteban Esteban matematikariak hitzaldia eskainiko du astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Eguzki sistemari buruz mintzatuko da Esteban, eta entzuleek dituzten zalantzak azaltzen eta gaiare...

GERNIKA-LUMO // Gernika 2037 ekimena aurkeztu zuten Lobek, apirilean, eta egun batzuk beranduago, Gernikako bonbardaketaren markak espazio publikoan birsortzeko lehen saioa egin zuten. Orain, bigarren saioa egingo dute Lobek eta Arkibai elkarteak. Hain...

Aitziber Garmendia eta Iker Galartza Lekeitioko Ikusgarriko oholtzara igoko dira gaur Ondoko hilobiko tipoa obra antzezteko. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira. Antzezlana komedia bat da, eta neska pinpirin baten...

Ondarroako kirol portuan zegoen Mariñela izeneko motordun txalupa txikia hondoratu egin zen atzo. Goizean izan zen gertaera, Arraun Elkartearen aurrealdean. Ondarroako portuko langileek buiekin atera zuten ontzia ur azalera, eta arlanpa parean laga zu...

Lekitto Bedarrak antolatuta, auzolana egingo dute bihar, 09:00etatik 12:00etara, Lekeitioko Usotegin. Ortuan eta kaleko lorontzietan askotariko lanak egiteaz gain, azeri buztana landarea erabiliz tomatearen gorrina nola saihestu ikasteko saioa ere eska...