Ispaster

Jaurlaritzak iragarri du ikastetxeetan maskara derrigorrez jantzi beharko dutela LH1etik aurrerako umeek

Ikasturtea hasteko datak aldatu ditu Jaurlaritzak: DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak irailaren 15ean hasiko dira, eta ez irailaren 7an. Ez da aldaketarik egongo Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBH1eko eta DBH2ko ikasleentzat: irailaren 7an hasiko dira. Hezkuntza Sailak beste mila irakasle kontratatzea aurreikusi dute.

Irati Urdalleta Lete (Berria)

"Euskaraz hitz egingo duen" Jaurlaritza bat eskatu dute 350 kazetarik baino gehiagok

"Berdintasun defizit bat zuzentzeko helburuarekin" sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskaera egin diote "datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari".

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Berria)

#Agertxopirata zeharkaldiak olatu berdea Euskal Herri osora zabalduko du

Ander Txakartegi txirrindulari berriatuarrak Aspanovasen aldeko #Agertxopirata zeharkaldi solidarioa hasiko du zapatuan [uztailak 24]. Berriatutik irtenda, 32 ordutan Euskal Herriko zazpi hiriburuak zeharkatuko ditu.

38. Aitxekutz Txirrundulari Saria jokatuko da abuztuaren 1ean Berriatuan

XIX. Juan Luis 'Kanterape' Memoriala izango da lasterketa, eta 15:45ean hasiko da, Berriatuko eskola paretik. Aurten, baina, berrikuntza nagusi bat egongo da: lasterketa hilerriaren parean amaituko da.

Zaldibarko zabortegiaren jabeak atxilotu dituzte

Jose Ignacio Barinaga jabea, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria hartu dituzte preso, ingurumen delitua ikertzen ari den epailearen aginduz. Eguenean deklaratuko dute epaitegian.

Mikel P. Ansa-Imanol Magro Eizmendi/BERRIA

Birusak «oso presente» jarraitzen duela adierazi du Murga sailburuak

Azken astean 6.443 PCR proba baino gehiago egin dira foku desberdinak arakatzeko egin diren biztanleria-baheketen barruan. 150 emaitza positibo egon dira.

Egoitzetako irteerak murriztu eta eguneko zentroak eta udalekuak itxi egin dituzte

COVID-19agaz lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz, prebentziozko eta behin-behineko zenbait murrizketa egitea erabaki dute Osasun Sailak eta Osakidetzak.

Belar inbaditzaileak kenduko dituzte etzi, auzolanean

ONDARROA // Eguzki Talde Ekologistak deituta, belar inbaditzaileak kenduko dituzte zapatuan, Ondarroan. Ekintzan parte hartzeko izena eman behar da, eguzkileartibai@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. 09:30ean batuko dira Zaldupe futbol ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

185 ikaslek parte hartuko dute bigarren bertso topaketan

Herriko ikastetxeetako 185 ikaslek parte hartuko dute Bermeoko bigarren bertso topaketan. Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira gaur, 17:30ean.Gu ere bertsotan proiektuaren barruan, Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, 2016/17 ikasturtean San Frantz...

O.Z.

Historia jardunaldiak hasiko dira barikuan Mutrikun

MUTRIKU // Barikuan eta zapatuan, Ama nora goaz? dokumentala emango dute. Ekainaren 1ean, Lehen Eusko Jaurlaritza, Bilbo, 1936-1937 hitzaldia eskainiko du Leire Arrietak eta ekainaren 8an berriz 1000 Bonbardaketa Operazio Hego Euskal Herrian 1936-1937 ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Lea Artibai ikastetxeak Lan Azoka antolatuko du ekainaren 5ean

Langabetuak eta enpresak harremanetan jartzeko helburuagaz, hirugarren Lan Azoka ospatuko du Lea-Artibai Ikastetxeak ekainaren 5ean. Enpresa bakoitzak bere erakusmahaia edukiko du curriculumak jasotzeko. Enpresa gehienak ingenieritza eta teknologiari l...

Eider Mugartegi

Mutrikuko Triatloi Esprinterako boluntarioak behar dituzte

Mutrikuko Talaixa triatloi taldeak antolatuta zapatuan egingo den Triatloi Esprint probarako boluntarioak behar dituzte. Jakitera eman dutenez, elkarte bakoitzetik bi, hiru edo lau lagun lortzea espero dute. «Gehiago badira, hobeto».Proba zapatu arra...

Cikautxo

Amanda Sprattek esprintean irabazi du Emakumeen Birako 2. etapa

Ane Santesteban errenteriarra sartu da bigarren helmugan, segundo biko aldeagaz. Euripean egin dute txirrindulariek Markina-Xemein inguruetako ia ibilbide osoaEsprintean erabaki zen atzo arratsaldean, Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu ze...

Eider Mugartegi
Gehiago