Ispaster

21. korrika lea-artibai eta mutriku klika

21. Korrika ozen, indartsu eta koloretsu pasatu da Lea-Artibai eta Mutrikutik

Ia ordu erdiko atzerapenagaz sartu da Ispasterren, 01:50 aldera. Bidean, baina, tarteka nahikoa azkar joan da, batik bat herrietatik kanpoko tarteetan. Hala, aurreikusi baino minutu batzuk beranduago atera da Mutrikutik, 06:45 aldera. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, herriguneak zein errepideak jendez bete dira. Jende gehien Lekeition eta Ondarroan ikusi ahal izan da.

Maita dezagun ondo tokiko prentsa

'Maita dezagun ondo' lelopean moskeo kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko urratsa eman eta Hitzakideak biltzeko helburuarekin.

Erredakzioa

Hamen Bertokoa proiektuagaz bat egiten hasi dira Lea-Artibaiko ekoizle, merkatari eta ostalariak

Atxekimendu ematea modu formalean egiteko dokumentua sinatu dute eskualdeko ekoizleek, oinarrizko balioekin bat eginez.

Ondarroako Barra Handian 33 dantzari aritu dira

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Ondarroan eta Markina-Xemeinen

Balleteko eta dantza modernoko ariketak eta koreografiak eskainiko dituzte adin guztietako dantza ikasleek.

Ugaitz Alegria
Aktorea eta Mungiako 'Gure Etxea' herri antzerkiaren zuzendaria

Ugaitz Alegria: "Herri antzerki bat zuzentzeak estres handia suposatzen du"

Alegriak abenduan hartu zuen Mungiako ‘Gure etxea’ obra zuzentzeko ardura. Prozesua gogorra izan dela, baina egindakoagaz pozik dagoela esan du estreinaldiaren atarian.

Korrika txiki ondarroa

Korrika Txikiak Lea-Artibain eta Mutrikun

Ondarroan barikuan (apirilak 5) egingo dute, eta Aulestin domekan. Gainerako herrietan, ostera, Korrika pasatu bezperan edo ostean egingo dituzte.

Trikitilariak, Artabidetik kalejiran.

Giro ezin hobean eta ezin giro hobeagaz ospatu dute Musikfest Ondarroan

Lea-Artibai eta Mutrikuko musikariz bete da goizean goizetik Ondarroa. Kaleko zein aretoetako emanaldiek ikus-entzule asko erakarri dituzte. Antolatzaileek oso balorazio ona egin dute.

Arte Eskolako lanak, Zabielen ikusgai

Mutrikuko Arte Eskolako ikasleek 2015-2016 ikasturtean egindako lanen erakusketa zabalik dago Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan. Arte Eskolako ikasleek azaldu dutenez, erakusketan ikusgai daudenak lan batzuk baino ez dira. «Aukeraketa bat egin d...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Elena Unzueta: «Helegiteak aurrera egingo zuen ziurtasunik ez genuen»

EH Bilduk kritikatu du diputatuak ez dituela argitu EAEko Auzitegi Nagusiak Ur Partzuergoaren kontra emandako epaia ez errekurritzearen arrazoiakIraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko diputatu Elena Unzuetak Partzuergoak azken epaia ez ...

Zerutxu, aurrera indartsu

Ilusioz eta ekitaldiz gainezka, mende erdia beteko du aurten Markina-Xemeingo dantza taldeak. Karmen jaiei hasiera eta amaiera emango diote pregoiagaz eta agur ikuskizun bereziagazZerutxu familiako kide edo lagun diren eta izan diren asko elkartuko dit...

Eider Mugartegi

Filmetako soinu banden gaua

Karmen jaien atarian, IV. Xemeingo Gaua egingo dute gaur, 22:30ean, Zelaian, Xemein Abesbatzak 40 urte kantuan egiten dituela ospatzeko, Zelaia eta inguruak zinema areto bihurtu dituzte.Azkar esaten baldin bada ere, 40 urte daramatzate kantuan Xemein A...

Nerea Bedialauneta

60 tona hegaluze lehorreratu dituzte Ondarroan

Ondarroako Kalare Deuna kofradiak igorritako datuen arabera, azken egunotan 61.936 kilo hegaluze deskargatu dira Egidazu kaian. Kanpainan dabiltzan ontzien eta harrapaketen kopuruak gora egin du azken astean, eta, hortaz, aurreko astean baino merkeago ...

N.B.A.

Arnasa elkartearen jai solidarioa egingo da bihar, Musika Plazan eta frontoian

Jaiagaz batzen den dirua Fibrosi Kistikoa dutenen bizi kalitatea hobetzen lagutzen duen arnas fisioterapiara bideratuko da. Herritarrei Arnasako kamisetak janzteko gonbidapena egin dieteArnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen jai solidarioa e...

Nerea Bedialauneta

Osakidetzak Aulestin mediku erdalduna kontratatu duela salatu du Uemak

Uemak eta Aulestiko, Errezilgo, Azpeitiko eta Segurako udalek salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakiten medikuak kontratatu dituela euren herrietarako. Horien arabera, mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko egin ditu kontratazioak Osakidetzak, «her...

Gehiago