Ispaster

Gernika Palestina

"Palestina libre izateko eskubidea errespetatzen dela bermatu behar du munduak"

Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.

“Elkartasun internazionalista ariketa erraldoia”

Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren aldeko elkartasun eguna dute gaur [urriak 15]. Gernika-Palestina elkarteak 19:30erako elkarretaratzeak deitu ditu udaletxe aurrean.

Erredakzioa

Toki berbera, bestelako egoera: V. Eusko Label Winter Series aurkeztu dute

2025/2026 Eusko Label Winter Series txapelketa aurkeztu dute. Hilaren 27tik otsailaren 15era jokatuko dute bosgarren aldia, Imanol Lopezen azkena. Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak hirugarren txapela erreskadan irabazteagatik borrokatuko dute. Ekaitz Mendizabal 'Goixerri'-k debuta egingo du lehiaketan.

Lea Artibai mankomunitateko ordezkariak

Europako arauetara egokitzeko, hondakin sistema berrituko dute

Hilabete amaierara arte informazio puntuak jarriko dituzte Lea-Artibai Mankomunitateko herrietan. Azaldu dute araudietara heltzeko “modu bakarra” direla hondakinak biltzeko eta garraiatzeko sisteman egokitzapenak egitea.

lehen sektorea

Lurra defendatuz, bizitza ereiten

Maribi Ugarteburu amorotarraren ‘Erein, borrokatu, bizi’ liburuak hamar emakume baserritarren bizipenak bildu ditu, euren ahotsetatik, EHNE-Bizkaiaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo erronkak erakutsiz, eta emakumeek nekazaritza mugimenduan izan duten garrantzia azpimarratuz. Horietako bat da Libe Plaza lekeitiarra; herriko azken baserritarra da bera. Lanaren aurkezpena Lekeition egingo dute, martitzenean, baserritarren memoria eta emakumeen indarra omentzeko.

Sagar bilketa Lekeition
Lea-Artibai Amankomunazgoa gizarte zerbitzuen inguruko formazio saioa egin du. Argazkia: Lea-Artibai Amankomunazgoa.

Zaintzaileak zaintzeko tailerra, azaroan

Hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dute, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren egoitzan.

Lea-Artibai Fest. Lehenengo asteburua. Argazkia: Lea-Artibai Fundazioa.

70 lagunetik gora, Lea-Artibai Festen lehenengo asteburuan

Asteburu honetan [urriak 28 eta 29] Markina-Xemeinen, Etxebarrian, Ondarroan eta Ispasterren hainbat ekintza egongo dira.

Unai Mendiburu nagusitu da Erandioko kanporaketan

Erandion jokatu den kanporaketan parte hartu du Garazi Navarro bertsolari amorotarrak, eta seigarrena izan da.

Lagunarteko giroan egin dute Lea Ibilbidea

20,5 eta zazpi kilometroko ibilbideez gozatu ahal izan dute parte hartzaileek.

Martxan dago Lea Ibarreko egutegi lehiaketa

Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 27a izango da. Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara.

Ispasterko kuadrillak, festaren zain

Urriaren 7an, XV. Kuadrilla Eguna egingo dute Ispasterren. Urriaren 3ra arteko epea dago izena emateko. Kuadrilla bakoitzak zenbait baldintza bete beharko ditu, parte hartzeko.

Gehiago