
Uztailaren 5ean eta 6an ‘XIX-XX mendeetako euskal emigrazio(ar)en tokian tokiko ikuspegi anitzak’ hitzaldi zikloa antolatu dute eta izen ematea zabalik dago.

Saji taldekoek ‘Amuak’ diskoa aurkeztuko dute zapatuan [ekainak1], Mendexan. Diru bilketa jarri zuten martxan finantzatzeko, eta 4.000 euroko helburua gainditzea lortu dute.

Txirrindulari kadeteek Lea-Artibai eskualdea zeharkatuko dute zapatuan [ekainak 1], 16:30etik aurrera. Eskualdeko 61,7 kilometroko ibilbidea Gaztetxoak Txapelketako bigarren lasterketa izango da.

SOS haur eta emakumeak taldeak deituta, 18:30ean egingo dute giza katea, Paskualitotik hasita; 2.300 sinadura eta hamazazpi atxikimendu lortu dituzte, eta Osasun Sailera bidaliko dituzte.

Arrigorriagak hartuko ditu Taldekako Txapelketako finalak, baita Eskolartekoak ere.

Hamabost urte pasatu dira Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteak bailara horretako herrietako kirola hauspotzeari ekin zionez geroztik. Haurrei nahiz nerabeei beren herrietan kirolaz eta saretzeaz gozatzeko aukera ematen diete.

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dira asteburuan Euskal Herri guztian. Palestinar herria pairatzen ari denak izena duela eta hala deitu beharra dagoela azpimarratu zuten: "genozidioa". Herritarrei datozen asteetan egingo diren mobilizioetan parte hartzeko deia egin diete.

Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (6), Mutriku (2), Markina-Xemein (1) eta Munitibar (1). Gaur gaurkoz, Lekeitio da 5.000 biztanletik gorako herrien artean egoera onenean dagoen herria. Lurraldeko intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, Gipuzkoan bereziki.

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aitortu du egoera "oso kezkagarria" dela oraindik ere.

Ondarroan 7 kasu erregistratu dituzte, eta 4 Mutrikun. Azken horri dagokionez, gune gorrian sartzear da, 395,18ko tasarekin. Ondarroako eta Markina-Xemeingo tasak 20 puntu inguru jaitsi dira, eta Markina-Xemeingo tasa 400 azpitik kokatu da. Bestalde, hiru lurraldeetako tasak igo egin dira.

Martxoaren 2an amaitu zuten bigarren diskoa grabatzen. Bideoklipean Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra da protagonista.

Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek edukiko dutela esan dute. Txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera.

Jakinarazi du Labi kontseiluaren laguntza batzordea bilera batera deituko duela bihar, eta bertan esaten direnak aintzat hartuko direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko.

EMAk «balizko lotura bat» antzeman du AstraZenecaren txertoaren eta Europan azaleratutako odolbildu kasu ezohikoen artean. Horren ostean, baina, «uste oker asko» zabaldu direla uste du Ana Galarraga Elhuyar taldeko zientzia dibulgatzaileak.