Lekeitiarrek ospakizun urtea dute aurtengoa. Azaroaren 3an beteko dira 700 urte Lekeitio hiribildu izendatu zutenetik, eta herritarrek goi-goitik ospatu nahi izan dute urtemuga. Hala, lelo, abesti, bideoklip, webgune nahiz bestelako hamaika ekintza prestatu dituzte denen artean, eta beste horrenbeste geratzen zaizkie azaroaren 3ra bitartean.
Maiatzaren 6tik 14ra egingo dute euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea da helburu duen erronka. Pantailak Euskaraz mugimenduak agenda proposamen bat egin du.
UAE taldeko portugaldarrak irabazi du Markina-Xemeinen amaitu den Itzuliaren gaurko [apirilak 10] laugarren etapa, eta Iider berria da. Eskualdeko ziklistak, Txomin Juaristi markina-xemeindarra eta Ander Okamika lekeitiarra, eguneko ihesaldian protagonista izan dira.
Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, Lekeitioko Udalak ez du bandako zuzendariaren kontratua berritu, eta udalaren eta elkartearen arteko hitzarmena "diagnostiko ekonomiko musikal baten menpe" dago. Apirilaren 26an azken ekitaldia eskainiko dute.
2007tik Lekitto Musika Banda udal musika banda ez den arren, udalaren esku egon da zuzendariaren kontratazioa. Hala, zuzendariaren kontratua amaitzean, ez diote berrituko, haren aurkako testigantzen eta titulazio faltaren eraginez.
Euskararen Telefonoaren bidez, 1.206 intzidentzia jaso zituzten iaz, eta horietatik 1.112 kexak izan ziren, 62 zoriontzeak eta 32 kontsultak, iradokizunak edo bestelakoak. Hala ere, kasu horiek errealitatearen lagin txiki bat besterik ez direla diote Behatokikoek.
Jeltzaleek salatu dutenez, astelehenean [apirilak 7] burututako osoko bilkuran "agerian" geratu zen udal gobernuaren "inmobilismoa eta gestiorako eta etorkizunera begirako proiektu falta".
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzeak deitu zituen atzo [apirilak 8], Palestinako herriaren aurkako erasoak salatzeko. Euskal Herriko 130 udalerrik egin zuten bat deialdiagaz, tartean Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk.
Lekeitioko BHIk antolatuta, barikuan [apirilak 11], 19:00etatik 21:00etara, Eskolapean elkartuko dira.
Orain arte 50 emakume inguruk eman dute izena zapatuko [apirilak 12] ibilaldirako.
Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".
Komunitatearen helburuak eta balioak finkatuta, energia komunitatea sortzeko hurrengo pausuak ematen hasiko dira lekeitiarrak; etzi [apirilak 9] 18:30ean egingo dute hurrengo bilera, kultur etxean.
Apirilaren 12an izango da tailerra. Parte hartzeko sarrera erosi beharko da, apirilaren 8an edo 9an.
Getariarrak zapatuan [apirilak 5] Ion Ibarluzeagaz jokatuko du Eñaut Urreisti eta Unai Lekerikaren aurka.
Domekan [apirilak 6] finalagaz gain, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute.
Zapatuan [apirilak 5] 12:00etatik aurrera egingo dute Garraitz Kirol Taldeak antolatutako duatloia.