Landare eta artisau azokaz gain, lurraren emankortasunari buruzko hitzaldia eta tailerra eskiniko dute Osoko Bilkura Aretoan.


Datozen egunak ekimenez beteta egongo dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Inauterietako desfileak egingo dira nonahi, eta musika eta jai giroa ziurtatuta egongo da.

Powerlifting-a ezagutu gabe hasi zen Jone Maguregi kirol horretan lehiatzen. Etengabeko lanari esker, berarentzat erreferente ziren horiekin elkarbanatu ditu kirol-eremuak markina-xemeindarrak. Orain, indartsuenen artean lehiatzera heldu da, eta askorentzat, bera bihurtu da erreferente argi bat.

Artistaren erakusketa otsailaren 9tik 23ra arte egongo da ikusgai, bere sormen-ibilbidea hasieratik gaur egunera arteko ibilbide zirkular batean aurkeztuz.

Quincoces Gozotegiko langileak greba mugagabean daude abenduaren 10etik, eta gaur [otsailak 12] Iurretan elkartu dira enpresaren jabeei soldatak ordaintzeko exijitzeko: "Zor dizkiguten hainbat nominen ordainketa exijitzeko elkartu gara".

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna Lea-Artibain bizi edo lan egiten duten emakume zientzialariekin mahainguruan batzeko baliatu du Leartibai Fundazioak. Zientzialariez gain, hezkuntza zentroetako ikasleak ere izan dira topaketan, "hizketaldi ederra" sortuz.

Zientziaren arloko Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian duten "funtsezko zeregina" bultzatzeko beharra plazaratu dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak. Izan ere, Jaurlaritzaren arabera, txikia izaten jarraitzen du ikerketa-taldeen buru diren emakumeen kopuruak.

Martxoaren 2a izango da Euskarabenturara izena emateko epemuga, eta hautatuen zerrenda apirilaren 22an plazaratuko dute.

Lekeition 18:00etan deitu dute bilera, eta 17:30etan Ondarroan. Andraetxean eta Etxelilan batuko dira, hurrenez hurren.

Ostegunetik zapatura partida sorta izango da lehen eta bigarren mailan, aurreko asteko emaitza sendoen ondoren.

'Xemeingo Ahotsak' ziklo koralaren hirugarren kontzertua da Bilboko Koralak Xemeingo Elizan eskainiko duena.

Zapatuan [otsailak 14] izango da tailerra, eta parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Martxoaren 19an hasiko da Korrika Atharratzen, eta 29an amaituko da Bilbon.

Tabernen kasuan, atonduta egon beharko dute, gutxienez, otsailaren 15ean. Dendak, aldiz, otsailaren 12tik 17ra.

Markina-Xemeingo herritarrak zenbait txokotan aritu ziren atzo zuhaitz-landaketa lanetan.

Eguaztenean [otsailak 11] 18:00etan kultur aretoan elkartuko dira. Tailerrak, ostera, martxoko lau astelehenetan izango dira; izen ematea eguenean [otsailak 12] zabalduko dute.