
Liburutegiak Topaleku-Munduko paisaiak programaren baitan, erakusketa, irakurketa eta proiekzioak egongo dira hilabete honetan Markina-Xemeinen. Senegal izango da guztien muina, horrela, Lea-Artibaiko zenbait lagunek duela urte batzuk bertara egindako bidaia kontatuko dute barikuan, uhagon kulturgunean. Bertotik Senegalera joan zirenekin eta Senegaletik bertora etorri direnekin herrialdea hobeto ezagutzeko aukera egongo da, barikuan, 20:00etan hasita. Proiekzio bat botako dute hasteko, eta solasaldirako tartea zabalduko da ondoren. Irakurleen Txokoak be, Senegal izango du eztabaidagai. Marianna Ba senegaldar idazlearen Mi carta mas larga liburua irakurri dute gaztelaniako taldekoek, eta John Maxwell Coetzee Hego Afrikako idazlearen Lotsaizuna euskarakoek. Datorren eguenean, 17:00etan partekatuko dituzte liburuon gaineko iritziak, eta 17:00etako saioan, gainera, senegaldarrak parte hartuko dute Marianna Ba-ren lanaz jarduteko. Erakusketak Senegaleko errealitatera hurbildu eta herrialde hori apur bat gehiago ezagutzeko asmoz, gainera, Herri Bibliotekak, Asema senegaldarren elkarteak eta Uhagon elkarteak, herrialde horreri lotutako bi erakusketa be prestatu dituzte. Azaroaren 30era arte, Javer Pradiniren Afrikaren aurpegiak argazki erakusketa egongo da ikusgai Uhagoneko kafetegian eta udaletxeko harreran. Javier Pradini tolosarrak, hogei urte daramatza bidaiatzen eta argazkiak egiten, eta erakusketa horretan, espresioz eta bizitzaz betetako Afrika beltzeko argazkiak bildu ditu. Bigarren erakusketa, Africa Pequeño Chaka, azaroaren 20tik 28ra egongo da ikusgai kulturguneko erakusketa gelan. irudi eta istorioez betetako erakusketa horrek, [...]

Idazle ondarrutarrak prest dauka nobela berria. Robert Mussche idazle flandriarra da nobelaren protagonista nagusia. Nobela azaroaren 30ean aurkeztuko dute Donostian.


19:30ean txarriki jana egingo da plazako aterpean. Ondoren, hurrengo egunean, Ondare Eguna ospatuko dute herritarrek. Horretan, 12:00etan eta 16:30an Aranzibia dorretxea bisitatzeko aukera egongo da. Bisita egiteaz gain hitzaldia be egingo da. Juan Man...

Fedarene Europako energia agentzien federakundeak antolatutakoa da ekimena. Agenteek Europan aintzindariak diren egitasmoak bisitatuko dituzte, Mutrikuko olatuen instalazioa tartean. Fedarenek 50 agentziatik gora biltzen ditu, Europa...

Kanpainaren nondik norakoak barikuan azalduko dituzte herritarren aurrean, 20:15ean, Zabiel kultur etxean. Kanpaina bera ere barikuan abiaraziko da. Besteak beste, herriko kontsumoa indartzea da kanpainaren helburu nagusia. “Kanpaina aurrera ater...

Hogei urte baino gehiagotan munduko hainbat pilotalekutan jokatu ostean, Domeka Azpiri (Ondarroa, 1973) atzelariak agur esan dio pilotari. Azpirik Estatu Batuetako Dania Jai Alai pilotalekuan (Floridan) agurtu du zesta-punta. Hantxe, Daniako Jai Alai ...