Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Iñaki Lopategiren idi parea izan da Etxebarriko Udalak antolatzen duen Paskuetako Idi Probetako aurtengo irabazlea. Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituzten, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken e...

Zapatuan, 10:00etan, Beheko Plazara joateko deia egin diete Motz-Motzian lehiaketaren antolatzaileek herritar guztiei. Ordu horretan hasita, lehiaketa sustatzeko bideoaren bigarren zatia grabatuko da, BraveHeart izenburupean. “Aurretik lapurraren...

Eskaintza hobetzea helburu, Debabarreneko autobusen ordutegietan aldaketak egon dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasuneko eta bide azpiegituretako sailaren eta Eusko Tren enpresaren arteko akordioaren ostean datoz aldaketok. Era horretan, erabiltzaile gehien duten autobus zerbitzuen maiztasuna aregoatu egingo da, hala nola, Mallabia-Ondarroa, Eibar-Elgeta eta Azpeitia-Ermua artekoa. Maiztasun handiagoa Mallabia eta Ondarroa batzen dituen lineari dagokionez, Ermua eta Mendaro arteko komunikazioa hobetu egin da. Horrela, astelehenetik barikura artean, Mendaroko Ospitalerako autobusen maiztasuna hogei minutukoa izango da, orain arteko 30 minutuen ordez. Zapatuetan zerbitzu bat gehiago ipini dute. Mallabitik 23:00etan aterako da azken autobusa Mendaroraino, eta 22:10ean Ondarroatik Ermuraino. Halaber, zapatu gauetan autobusa Ermutik irtengo da, eta bertan amaituko da ibilbidea. Orain artean Eibarren hasi eta amaitzen zen. Udan, astelehenetik barikura bitartean, Mallabia eta Ondarroa artean orduro eskainiko da zerbitzu bat. Beste alde batetik, Eibar-Deba Express zerbitzua desagertu egingo da, erabiltzaile gutxi duen zerbitzua baita. Garraio publikoa bultzatzen Ordutegi berrien gaineko informazioa eskura edukiko dute eskualdeko erabiltzaileek. Alde batetik, autobus markesinetan ipiniko da, erabiltzaileek kontsulta dezaten. Beste alde batetik, Debegesaren webgunean be badaude eskuragarri ordutegi berriak, www.debegesa.com helbidean, inprimatu ahal izateko moduan. Izan ere, Debegesak garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi ditu eskualdeko herritarrak, eta horren harira, autobus zerbitzuaren erabiltzaileei dei egiten die aldaketa horien [...]

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2012ko udal zerga ordaintzeko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak. Borondatezko ordainketa ekainaren 18ra arte egongo da zabalik eta herriko edozein banketxetan egin ahalko da inprimaki sorta aurkeztuta. Helbideratu...

Aste Santuan jokatu diren Plaiero Txapelketako kanporaketetan erabakita geratu dira aurtengo finalistak. Benjaminen mailan Lekitxarrak eta Tornaduak ailegatu dira finalera, txikien mailan Traganarru eta Eztaoz, aurrebenjaminetan Athletic Txikia eta Leo...

Lea-Artibaiko biztanleek larrialdietarako azpiegitura barri bat daukate. Udalak osakidetzagaz sinatutako hitzarmen bat tarteko, heliportu barria jarri dute Ispasterko suhiltzaileen entrenamendu zentroan. Herrigunetik bi minutura ¬ eta Lekeitiotik be h...

Euripean, baina polito joan zen zapatuan Legatz Eguna. Itsas Azoka Elkarteko kideak “pozik” zeuden jendearen erantzunagaz, eta jendea “pozik” legatza dastatzeko aukeragaz. Alde zaharrean ipinitako txosnan 120 kilo banatu ziren p...