Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Gernika-Markina eskualde egituraren lurraldearen zatiko plana ikusgai jarri dute Markina-Xemeingo udaletxeko beheko solairuan dagoen erakusketa aretoan. Aldundiak, 2011ko abenduaren 27ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, lehenengo onespena eman ...

Beti Jai jubilatuen elkarteak batzar orokorra izango du zapatuan elkartearen egoitzan. 2011ko ekimenak baloratu eta 2012an egingo dituztenak jakitera emongo dituzte. Horretaz gainera egoera ekonomikoaren barri be emongo dute. Batzarra 11:30ean hasiko d...

Salda Badago, Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala emongo dute barikuan, 20:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Dokumentalean, 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, euskal musikagintzan gertat...

Emakumeen Egunagaz bat egiten duela eta, Irakurleen Txoko berezia egingo da martxoan. Simone de Beauvoir-en Besteen odola lana landuko dute, eta herritar guztieri zabalik egongo da bertan parte hartzeko aukera. Horretarako, nahi duenak, herri bibliot...

Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutz...

Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteak urtero antolatzen duen Binakako Pala Txapelketa Herrikoia abian da berriz ere. Izena emateko epea domekara arte dago zabalik. Txapelketa martxoan hasi eta maiatzean amaituko da. Izena emateko herritarrak Miruait...

Ugaitz Mugertza, Anjel Arrospiderekin batera, aurtengo Urrezko Aizkora Txapelketako finalean egongo da. Finalaurrekoak «gogorrak» izan direla badio ere, finalean «gogotik» saiatuko dela aurreratu du. «Aurkari gogorrak eduki ditugu finalaurrekoetan eta estu ibili gara, baina azkenean finalerako txartela lortu dugu», adierazi du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Izan ere, Mugertzak eta Arrospidek Azurmedi eta Atxutxa II.aren aurka jokatu zuten finalaurrekoa. «Iaz eurek irabazi ziguten eta finalera heldu ziren. Orain mendekua hartu dugu eta atzean utzi ditugu. Iaztik arantza hori gordeta genuen eta oraingoan lortu egin dugu». Baina joan den astean jokatutako norgehiagoka estua izan zela ere gaineratu du mutrikuarrak. «Hortxe-hortxe ibili ginen eta azkenean segundo batzuengatik irabazi genuen. Baina asko sufritu genuen eta hori ere esan egin behar da. Sufrituta heldu gara finalera, baina egindako esfortzuak merezi izan du». Arrospidek eta Mugertzak 19 minutu eta 57 segundo behar izan zituzte proba amaitzeko eta Azurmendik eta Atutxak aldiz 20 minutu eta 39 segundo. Finalera begira Garaipenarekin pozik badago ere, finala ere gogorra izango dela aurreratu du Mugertzak. «martxoaren 4an jokatuko dugu finala eta hor ere gogoz lehiatuko dugu. Baina aurkariak gogorrak dira eta zail egongo da. Dena dela, gu dena ematen saiatuko gara». Mutrikuarrak Joseba Otaegi eta Unai Otaño edukiko ditu finalean aurrez [...]