Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Lekeitioko Udalak Mendexako Vista Alegre proiektuaren inguruko mozioa onartu du azken osoko bilkuran. Proiektuak, Lekeitiori eragiten diola esan du Udalak, saneamendu sarea Lekeitiokoagaz lotu beharko dutelako.

Lekeitioko Emakume taldea po- zik geratu da asteburuan izanda- ko Lekittoko Emakumion I. Topa- keten emaitzagaz. Parte hartzea zabala izan da, eta adin ezberdine- tako emakumeak parte hartu dute ekintzetan. Zapatu goizeko hasiera ekital- diaren oste...

Datorren zapaturako manifestaziora deitu du herritar talde batek gazteen aurkako erasoak salatzeko. Joan den astean izandako Liher Rodriguezen Espainiaratzea, hurrengo hileetan biziko diren Lekeitio eta lekeitiarren kontrako lehenengo erasoa izan dela ...

2011 denboraldiko duatloi talderik onenaren saria jaso zuen joan den zapatuan Garraitz Kirol Taldeak. Euskadiko Triatloi Federazioak urtero antolatzen duen Euskal Herria eta Nafarroako Duatloi zirkuituko lehena geratu da Lekeitioko taldea, eta horren...

Energia jasangarritasunaren inguruko bideoa egin behar izan dute Elhuyar Olinpiadetako parte hartzaileek bigarren proban. Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko DBH2ko taldea izan da irabazlea. BERRIAk emandako saria jasoko dute irabazleek.

Bihar hasi eta martxoaren 21era bitartean, eguaztenero 17:30 etik 20:30etara, Gastronomian manerak edo jarduteko moduak zaintzeko protokoloa ikastaroa egongo da Uhagonen. Elikagai, ardo eta menuak, mahaiak zelan jantzi, zelan zerbitzatu eta protokol...

Urzabal Guraso Elkarteko lau kide barri aukeratu behar dira aurten. Horretarako hautaketa prozesua zabaldu dute. Hilaren 12a bitartean, balizko batzordeko kide guztien izenak jasotzen dituzten zerrendak jendaurrean egongo dira. “Okerren bat baleg...