
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok Magdalena Alvarez Gernika-Lumoko bizilaguna zoriondu eta omendu du bere 100. urteurrenean. Atzo hartu zuen Gorroñok Alvarez Gernika-Lumoko udaletxean, eta oroitzapen plaka eman zion oroigarri.

Tala aukeratu du Euskaraldia antolatzeko batzordeak herritarrei Euskaraldia zer den azaltzeko; euskarari astindua emateko 'itsosopeteko' aukera dela dioteBermeotarren ia %90ak euskara ulertzen du, baina egiten den euskara baino gehiago egin daitekeela ...

Atzo apari erromantikoa euki neban etxien. Goizien goiz joan nintzen arraindegire, eta almeja eder batzuk eta legatz solomo batzuk erosi nebazan. Superrean, basurde eta trufakaz eginiko pate garesti bat, eta Cojonudos markako esparragu batzuk. Dirue ez...

Herriak alternatiba bat behar duela iritzita sortu da Izartu Bermeo, herrian dagoen alderdi bitasunagaz amaitzeko helburuagaz. «Emaitzak txarrak dira gure herrian, eta beste herri batzuekaz alderatuta txarragoak oraindik», esan dute sortu berri den h...

Bermeoko Jai Batzordeak tabernen mozorro lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketa horren hamalaugarren edizioa izango da. Ohi legez, aratuste egunean, otsailaren 17an, izango da lehiaketa eta herriko edozein tabernak parte har dezake.Parte hartzailee...

Zine-Kluba elkarteak Black Coal pelikula txinatarra proiektatuko du Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, etzi, 20:30etik aurrera. Black Coal 2014an kaleratutako filma da, eta hainbat kritika on jaso ditu Diao Yinan zinegileak zuzendutako lanak. Urte horreta...

Jeltzaleen ustez, frankismo garaian jarritako izen guztiek ez dute zertan frankismoarekin zerikusirik izan behar. Izenak memoria historikoaren legearekin nahasteak ez duela zentzurik dioteMutrikuko EAJk jakinarazi duenez, Bilduk herriko hainbat kaleen ...

19. Korrika Mutrikura datorrenerako (martxoaren 23an, 21:20ak aldean helduko da) antolaketa lanak egiteko Korrika Batzordeak bilera egingo du. Gaur, 19:00etan, Luardo Etxean dagoen udal euskaltegiko azken solairuan egingo da herriko lehen batzarra.Eusk...

Martxoaren 1a gero eta hurrerago, Lilatoia atarian dela gogora ekarri du Markina-Xemeingo Parekidetasun Batzordeak. Iazko modura, aurten ere nahi duten guztiei elkarregaz joateko aukera emango diete. Izan ere, autobusa antolatuko dute Markina-Xemeindik...

Plastikoekin elurtzan ibiltzeko aukera ere eduki dute Artibai Mendigoizale Taldeak ume eta gurasoei begira antolatu duen aurtengo lehenengo mendi irteeran parte hartu dutenek. Eguraldi ona izan zuten lagun domeka goizean Baldaburun, eta buelta polita e...