
Protesta "zaintza eskubide unibertsalen alde" egiteko helburuagaz abiatuko dutela esan dute. Ez dute greba orokorrerako egunik zehaztu, baina zehaztu dute M8tik kanpo egingo dutela.

Martxoaren 8a dela eta, aldarrikapen feministak lau haizetara zabaltzeko askotariko ekintzak egin dira herriz herri. Hemen argazki galeria!

Batzordearen helburua da berdintasunagaz eta emakumea ahalduntzeko ekimenekin bat egitea.

Euskal Herritik Australiara lan egitera joan eta handik Euskal Herrirako bidea hartu zutenen bizipenak batzen ari da Euskal Australiar Elkartea, EHUgaz elkarlanean. HITZAk testigantza horiei lekua egingo die hilabetean behin, Diasporan egon zirenak lehen lerrora ekarriz.

Zazpi laguneko Errektore Kontseilua hautatu dute; horien artean lehendakari bat (Amaia Nolla), lehendakari orde bat (Andoni Olabarria) eta idazkari bat (Maitane Polo) izendatu dituzte.

Aztik zuzendutako ikerketak ondorioztatzen du 2050erako atun ekoizpena batez beste % 36 jaitsiko dela, eta tamaina %15 murriztuko dela, arrantza horren eskarian, prezioan eta mozkinetan eraginez.

Gaur gaurkoz, 1.764.174 herritarrek adierazi dute zein hizkuntzatan jaso nahi duen osasun arreta, eta horietatik %19 inguruk adierazi du arreta euskaraz jaso nahi duela.

Saioa apirilaren 3an izango da, 10:00etatik 12:00etara. Zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera egongo dela esan dute.

Etxetik Etxera' saio berezia prestatu dute. Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dute bariku arratsaldean, zuzeneko musika emanaldiekin eta bertsoekin girotuta.

ETE eta autonomoei zuzenduta dago zerbitzua. Ohiko jardueragaz edo haren zati bategaz etxetik jarraitu ahal izatea ahalbidetuko die.

Erabakia korononabirusaren hedapenaren ondorioz hartu behar izan diren salbuespeneko neurrien ondorioei aurre egiteko hartu dute. Momentuz Markina-Xemeingo, Lekeitioko eta Mutrikuko udalek eman dute erabakiaren berri.

Gaurtik [martxoak 16] aurrera Bizkaibusek eta Lurraldebusek zerbitzua murriztu dute. Zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat ipini dute: 94-612 55 55.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk eguneroko lanari eutsiko dio, baina barikuetan zortzi orrialdetako egunkaria argitaratuko dugu.