
Asteburuan, Orion, Zierbenan eta PedreƱan lehiatutako estropadak ikusita eta sailkapenak aurrean izanik, ez da astebururik onena izan Lea-Artibai eta Busturialdeko taldeentzat.

Gaur [uztailak 15] patronalarekin izandako bileran Bizkaiko Garbiketaren sektoreko aurre hitzarmena sinatu dute UGT, CCOO eta LAB sindikatuek.

Pinturaren bidez barne mundua lantzen ari dela dio artistak, eta hortik erakusketaren izena ere: 'Barrutik'. Erakusketako pinturek pertsonak duen aldaketarako gaitasuna aurkezten dute.

Urte amaieran HITZAk kaleratzen dituen bi egutegiak irakurleen argazkiekin osatuko dira. Abuztuaren 31 arte bidali daitezke argazkiak. Nekatur, Euskadiko Landa Ostatuen elkartearen 'Nekabonu Orlegia' jasoko du irabazle nagusiak.

AZTI zentro teknologikoa buru duen Bioman urteko kanpaina zientifikoak 230.000 tona inguruko antxoa helduaren behin-behineko biomasa aurreikusi du, espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutxieneko balioa (21.000 tona) baino askoz handiagoa.

Bizkaiko garbitzaileen sektoreak gaur [uztailak 6] izan du hemeretzigarren bilera patronalagaz, eta ez da hitzarmenik lortu alderdien artean.

LABek "guztiz baikortzat" jo du azken hiru egunetako Bizkaiko metalean egindako greba egunak. Datuen arabera Lea Artibain langileen %75ak bat egin du grebagaz, eta Busturialdean %60ak.

Domekan egingo dute mendi irteera, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Santa Ageda bezpera astelehena bada ere, batzuk zapatuan aterako dira kantuan, eta beste batzuk domekan eta astelehenean. Hemen herriz herriko egitarauak.

Mutrikun datorren astean egingo dute Greba Feminista antolatzeko bigarren bilera.

Otsailaren 7an hasiko dute programa eta bere helburu eskualdeko emakumeen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da.

Emakumeen herri lasterketa martxoaren 10ean egingo da, 10:30etan, Donostiako Bulebarretik hasita. Lasterketan HITZA taldeagaz parte hartzeko telefonoz deitu (94-684 44 36) ahal da. HITZA taldeko guztiei kamiseta bat oparituko zaie.

Australiara lanera joan ziren euskaldunen istorioak bildu eta ezagutarazi nahi duen taldea da Euskal Australiar Alkartea. Eskualdeotako hainbat herritar daude bertan.