
2022ko otsailean Marokoko Uniraid Rally Raid solidarioa egingo dute Gorka Albizu munitibartarrak eta Josu Astorkia ziortza-bolibartarrak. Besteak beste, eskola materiala, arropak eta jolasak banatuko dituzte basamortuan.

Bost urte daramatza Kevin Huber prestatzaile fisiko gernikarrak Lointek Gernika Bizkaiaren lehen mailako taldeko jokalariak prestatzen. Denboraldi-aurre bete-betean daude, «denboraldiko oinarriak zehazten».

Gaur egun Europako Batasunean baimendutako txerto guztiek babes maila handia eskaintzen dutela esan du erakundeak. 18 urtetik gorakoek pauta osoa hartzea "lehentasuna" izan behar dela gaineratu du.

'Scientific Reports' zientzia aldizkarian argitaratu duten ikerlan baten ondorioa da; Moderna eta Pfizer botika etxeen txertoak aztertuta egin dute ikerketa.

Orokorrean, %60ko edukiera edukiko dute lokal eta instalazio guztiek, hainbat muga badaude ere. Kultura edo kirol ekitaldietan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barruan direnean, eta 800 pertsona kanpoan badira. Neurri berriak eguaztenean [irailak 1] sartuko dira indarrean.

Markina-Xemein, Etxebarria, Aulesti, Ziortza-Bolibar eta Munitibar herriak hornitzeko baliabide gutxi dagoela ohartarazi du Bizkaiko Ur Partzuergoak

Lekeitioko Udala kezkatuta agertu da herriko intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa delako. Udal ordezkariek diote "arrisku egoerak saihesteko" hartu dituztela neurriak. Besteak beste, kontrolak gehitu eta herriko sarrera-irteerak itxiko dituzte zenbait egunetan.

