
Lekeitiok eta Markina-Xemeinek gune gorrian egoten jarraitzen dute. Ziortza-Bolibarrek eta Mendexak 500etik gorako intzidentzia tasa badaukate ere, azken 7 egunetan ez dute kasu positiborik eduki, eta horregatik geratu dira gune gorritik kanpo. Azken orduetan 7 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.

Arnasgune diren udalerrietan edozein proiekturi buruzko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin behar dute. Arritxu Zelaia natxituarrak HAPOen eragin linguistikoa aztertu du hainbat udalentzat.

Iaz Berriatura bizitzera joan zirenei ongietorria emateko ekitaldia egin dute gaur, bigarren urtez. Herritar berriek euren esperientzia kontatu ahal izan dute.

10 milioi euroko inbertsioa eginda, Bizkaiko 7.621 ataritara hedatuko da zuntz optikoaren sarea. Lea-Artibain 2022an hasiko dira lanekin.

Gune gorrian zeuden herriei Mendexa gehitu zaie. Joan den aste osoan 74 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Azken hiru egunetan intzidentzia tasak ia herri guztietan egin du behera, eta ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroa (9), Lekeitio (3), Mutriku (2), Etxebarria (1), Ispaster (1) eta Gizaburuaga (1).

Nahiz eta Berriatuak, Mendexak eta Munitibarrek 500eko tasa gainditu, ez dituzte betetzen Jaurlaritzak 5.000 biztanle baino gutxiago duten herriak gune gorrian sartzeko ezarritako irizpideak. Markina-Xemeinek, Ziortza-Bolibarrek, Lekeitiok eta Gizaburuagak gune gorrian egoten jarraitzen dute. Ondarroa gune laranjan sartu da.

Adinekoen zentroetako egoiliarren %96k eta mendekotasun handiak dituztenen zentroetako erabiltzaileen %86k COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute.

Europako 21 urtez azpiko futbol txapelketaren finala jokatuko du gaur gauean Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak. 20:45ean hasiko da finala, Alemaniaren aurka, Krakoviako Marshal Jozef Pi?sudski futbol zelaian.Arrizabalaga txapelketa bikaina egiten...

FORUA // Foruko Muinogorri elkarteak 21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa antolatu du domekarako. Busturialdeko txakolin ekoizle denak bilduko dira bertan: guztira, hamazortzi. Horien txakolinak dastatzen ariko dira Jon Andoni Rementeria, Bittor San Migue...


BERMEO // Ekainean ere ez du hutsik egingo Kanta Kanta Loruek. Aurrekoetan baino astebete beranduago bilduko bada ere, hitzordua jarria daukate. Hala, gaur, 20:00etan, Goiko Plazan elkartuko dira, eta bertatik, Torrronterorantz abiatuko dira, gero port...

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia bihar hasiko da, Mutrikun. 20:00etatik aurrera, Ana B. Garcia organo jotzaileak eta Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak eskainiko dute emanaldia, Jasokoundeko Andre Mariaren elizan. Biharko emanaldia eta gero, hurre...

GERNIKA-LUMO // Euskal Herria Museoak erakusketak baino gehiago biltzen ditu, eta gaur izango da horren adibide. Jazz doinuz jantziko dute museo ingurua, lorategian Jabi Alzola Quarteten kontzertu didaktikoa entzuteko aukera egongo baita 20:00etatik au...

Avia Xistera Zirkuituko sailkatze kinielak jokatuko dira gaur; finalak bihar izango dira. Zesta-puntagaz lotutako ekintza gehiago ere egingo dira asteburuan herrianXisterak jaialdi handiagaz amaitu zuen 2016ko zirkuitua Markina-Xemeinen, eta bertan eki...

San Pedro Eguna goi-goitik ospatu zuten atzo kostaldeko zein barnealdeko herri eta auzoetan. Urtero bezala, prozesioan atera zuten santua Lekeition, Bermeon eta Mundakan.Arrantzaleen patroi nagusiaren eguna goi goitik ospatu zuten atzo kostaldeko herr...