
Bi herrietako intzidentzia tasak 500etik gorakoak direlako hartu dituzte neurriak. Osasun Sailagaz elkarlanean, neurri murriztaileagoak hartzea erabaki dute. Neurri berriak herriek gune gorrian egoten jarraitzen duten bitartean egongo dira indarrean, edota araudi berri bat argitaratu arte.

Ander Txakartegik uztailean gauzatutako ekintza solidarioari esker lortutako 12.000 euroak Aspanovasi eman diote asteburuan. Txakartegik eskerrak eman dizkie denei.

Epidemiologoek ohartarazia zuten gaitzaren hirugarren olatu bat iritsiko zela Euskal Herrira, eta datuek erakusten dute kasu berrien kurbak goranzko joera hartu duela. Bigarren olatua apaldu ez eta beste bat datorrela diote.

'Bidea Gara' lelopean herritarrak kalera atera dira ondoko herrietan: Aulesti, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku eta Ondarroa.

Biztanleria kopurua aintzat hartu barik, 500etik gorako tasa duten herriak dira itxiko direnak. Lurralde historikoen konfinamendua ere adostu dute. Beraz, herritarrak bizi diren lurralde barruan mugitu ahalko dira bakarrik. Neurri berriak eguaztenetik [urtarrilak 13] aurrera jarriko dira indarrean.

Etxebarrian, Lekeition, Markina-Xemeinen, Munitibarren, Mutrikun eta Ondarroan formatu anitzeko ekitaldiak egingo dituzte zapatuan, 17:30ean hasita.

Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, abisu horia indarrean egongo da barikutik domekara bitartean [urtarrilak 8-9-10]. Barikuan izotza nagusi izango bada ere, zapatuko 06:00etatik 00:00etara elur maila 0 eta 200 metro artean kokatuko da.

Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman behar dute, 08:00etatik 10:00etara. Argazkiak kameragaz edo mugikorragaz atera ahal dira. Lehiaketa 17:00etan amaituko daLekliktxo Lekeitioko argazkilaritza elkarteak antolatuta, argazki rallya egingo ...



SASKIBALOIA // Itziar Ariztimuño bilbotarrak bigarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaian. Emakumezkoen Ligan ere bigarren denboraldia izango du, eta jokalari moduan hazten segitzeko klubeko kideen babesa sentitzen duela dio. Aurreko denbor...

Drone bategaz egindako bideoan, Bermeoren altxorrak erakutsi gura izan dituzte hainbat ikuspuntutatik: paisaia, kultura, gastronomia, gizartea...Eusko Ikaskuntzak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, Bermeoren altxorrak erakusteko bideo labur bat egin dute...