Ziortza-Bolibar

Azken orduetan ez dute positibo kasu berririk erresgitratu Lea-Artibain eta Mutrikun

Atzo bezala, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratu dituzten positiboak 93 dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailan, atzo hiru pertsona hil ziren. Hiru lurraldeetako datuak kontuan hartuta, RO 0,75 dela diote (atzo baino 0,01 altuagoa).

15 milioi euro gehiago, turismoari eta merkataritzari laguntzeko

15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak izango dira onuradunak.

Erik Mendizabal. Argazkia: Dania Jai Alai

Daniako puntistak irailaren 15ean itzuliko dira frontoietara

Martxoaren 15era arte jokatutako partiduak kontuan hartuta itxi dute aurtengo denboraldia. Hala, aurrelarien artean, Erik Mendizabal mutrikuarra izan da puntistarik onena.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, uztailaren 12an

Iñigo Urkulluk esan du osasun egoerak hobera egin duela eta uztailean egitea "erabaki arduratsuena" dela. "Legez, bi aukera baino ez ditugu: hauteskundeak uztailean egitea edo udazkenera atzeratzea". Uztailean egitea lehenetsi du, "bigarren aukera bat" izateko udazkenean, egoerak okerrera eginez gero.

Jon O. Urain

Positibo berriak erregistratzen jarraitzen dute Lekeition

Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta; asteburuan kasu berri bat antzeman dute Lekeition. Hain zuzen ere, Lekeitio da eskualde mailan kutsatu gehien erregistratu diren herria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,74 dela diote, eta sendatu direnak %86,2 direla esan dute.

Ikastetxeetako gelak hutsik daude, konfinamendua deitu zenetik.

Hezkuntzan osasuna bermatu ezean greba deituko du ELAk

Maiatzaren 25ean eskoletara osasun baldintzak bermatuta bueltatzea ezinezkoa izango balitz, osasuna bermatzeko bere esku dauden tresna guztiak erabiliko dituela esan du sindikatuak, greba barne.

Jarduera guztietan maskarak erabiltzea proposatu du Lehendakariak

Deseskaladan aurrera egiteko bost proposamen helarazi dizkio Pedro Sanchezi autonomia-erkidegoetako presidenteen hamargarren bileran.

Euskarazko zineaz gozatu ahalko dute umeek museoan

BERMEO// Familian zineaz gozatzeko aukera emango du beste behin ere, Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Domekan, 11:30etik aurrera, Tintin: urrezko hagindun karramararroa ikusteko aukera izango dute lau urtetik gorako umeek, betiere, arduradun bategaz.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

GRAVNIren 2. jardunaldia jokatuko da bihar, Markina-Xemeinen

Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku eta Gernika-Lumoko pilotariek jokatuko dute. 17:00etan hasiko dira gazte, 22 azpiko eta nagusi mailetako norgehiagokakAsteburu honetan selekzioen arteko munduko txapelketarik garrantzitsuena den GRAVNIren 2. jardunald...

E.M.U.

Erreka bete abentura Ebroko uretan

1986ko Aste Santuan Ondarroako gazte kuadrilla batek Ebro ibaia baltsetan jaitsi zuen, abentura berrien grinagaz; gerora, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak galarazi egin zuen ibaian nabigatzea.Abentura berriak probatzea beste asmo barik ekin zioten on...

Ibai Arantzamendik domina bi irabazi ditu Euskadiko txapelketan

Abadiñoko Fexmack taldeak erakustaldia eman zuen joan den zapatuan lehiatu zen Euskadiko Kick boxing Txapelketan. Guztira hamahiru domina lortu zituzten, euretako bi Ibai Arantzamendi markina-xemeindarrak irabazitakoak.Euskadiko txapelketa Zelaieta pr...

E.M.U.

Iparragirre bisitatu nahi du Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak

EH Bilduk egin du eskaera, eta alderdi gehienak alde agertu dira. Batzordeak Espetxe Zuzendaritzari bideratuko dio preso ondarrutarra bisitatzeko eskaera, eta hark edukiko du azken hitzaEusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko kideek Alcala Mec...

Bizkaiko taldekako kanporaketa jokatuko da Markina-Xemeinen

Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren kanporaketa jokatuko da bihar, Markina-Xemeinen. Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Leioara begira (Leioa) eta Otsoko (Busturialdea) taldeak ariko dira zein baino zein gehiago.Herriko bi gunetan burutuko ...

E.M.U.

Enplegu eta lanbide heziketa azoka egingo dute Debabarrenean

Debabarreneko udalek eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #Abian III. Enplegu eta Lanbide Hezkieta Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Funtsean, aurtengo azokak lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanpo...

A.A.
Oinezkoen aisialdirako pasealeku batek elkartuko du lekeitioko kostaldea.
Gehiago