
Lekeitioko Zehatz taldearen emanaldiagaz girotuta eta Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuta, sari banaketa egingo dute

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du Iratxe Ibarra bertsolari markinarrak

Eguen iluntzean izan zen, Goiko Plazan. Udal ordezkariak bertan izan ziren. Baita hainbat herritar ere, gizon zein emakume. Eskulan taldeko emakumeek eskuz landutako oihalezko pankarta atera zuten, Lagundu, salatu, hitzegin, entzun, babestu hitzekin et...

Gizaburuagako Olazar-Bengolea Elkarteko bazkidetza berritzeko epea zabaldu dute

Amoroton ibilgailu bereziek eta zortzi urte baino gehiago dituzten traktoreek herrian bertan azterketa teknikoa egiteko aukera edukiko dute.

Erregulartasunezkoa eta Erregulartasun sport-a. Rally berean bi proba horiek batuko dituzte zapatuan, 10:00etatik aurrera, Berriatuan. Berezitaun bakarra, autoek klasikoak behar dute izan. Guztira, 75 autok parte hartuko dute

Etorkizuneko erabilpen egokiena adosteko bilera prozesua datorren astelehenean hasiko da, 19:00etan Zabielen Santa Katalina komentuak etorkizunean ze erabilpen publiko izan behako lukeen. Hortxe, Udalaren eta Foru Aldundiaren gonbitez, «mutrikuarren artean hausnartu» beharreko kontua. Gipuzkoa Parte Hartzen ekimenaren barruan sartu da Mutrikuko Udala, eta Foru Aldundiarekin egin hitzarmenaren bitartez jarriko dute martxan herritarren parte-hartze prozesua. Lehenengo bilera datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bilera horretan eta hurrengoetan ere, Prospektiker enpresako teknikariek hartuko dute batzarra dinamizatzeko ardura. Taldeak eta herritarrak Asteazkenean egindako aurkezpenean, Josebe Astigarraga alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Administrazioko diputatuak azaldu zuten parte hartze prozesua bi talderen bidez egingo dela. «Batean udalerriko eragile sozial eta kultural nagusien ordezkaritza batuko da. Bestea, zozketa bidez herritarren artean sexu eta adinaren aldagaiak kontuan izanda osatuko da», esan dute. Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpen egokienaz adostuko den dokumentua «gutxi gorabehera maiatzerako» prest egotea aurreikusi dute. «Ondoren, udal eta foru hauteskundeak datoz, baina dokumentu hori hor egongo da erabilgarri hurrengo udal agintaldirako; ez da izango kaxoian gordetzeko agiri bat», esan du alkateak. Herritarren artean adostuko dena loteslea izango ote den ala ez galdetuta, foru diputatu Edurne Egañak beste udalerri batzuetako esperientzia aipatu du: «Beti saiatzen gara prozesu hauetatik ateratzen diren [...]

Ikusmin handia eragin du, preziatua den arrain hori hain ugari sartu izanak.

Trolebuk antolatuta, hilaren 26an, 18:00etan, udal erakusketa aretoan, Monda eta Lironda pailazoen iksukizuna dago Aulestin.

Desanexioaren seigarren urteurrena dela eta, Ziortza-Bolibarreko Aranbaltz Elkarteak mendi irteera antolatu domekarako; izena emateko aukera zabalik dago oraindik ere.

Berriatua Ondarroatik desanexionatu zenetik 27 urte pasa dira; ez da ospakizun berezirik egongo, baina egun seinalatua izango da betirako.

Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza aktore ezagunek aita eta semearen papera egingo dute zapatuan, 19:30ean taularatuko duten antzezlanean

Pasa den asteko eguenetik barikurako goizaldean lapurretan egin zuten Berdura Plazako bost postutan. Bi harategitan, bi frutategitan eta arraindegi batean sartu ziren osten, goizaldean. Kasu batzuetan, gainera, sartzeko pertsianak kaltetu egin zituzten...

Bazkaria egongo da eta bertan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman beharko dute izena

Eguaztenean izango da partidua, 19:30ean, Ibarra futbol zelaian, Desanexio Egunaren egitarauaren barruan. Lurraldeko lehen mailan jokatzen dute berriatuarrek, eta Athletic taldeko gazteek, barriz, ohorezko mailan. Barikuan, bestetik, Emakumeen Bizkaiko...