
2012ko aurrekontuak bozkatuko dira gaur 20:00etan egingo den udal osoko bilkuran. Joan den eguenean aurkeztu zuen herritarren aurrean, Bilduko udal taldeak, prestatu duen proposamena. Aurrekontu hori aurrera ateraz gero, 5. 324.889 euroko aurrekontua ...

Bihar, 19:00etan, udaletxeko bilera aretoan Euskara batzordearen bilera egingo dute. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena. “Herrian euskararen alde martxan ipinitako egitasmoak aurrera ataratzeko behar-beharrezkoa da guztion par...

Maiatzeko zubira begira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak gehitu egin du bisita eta jardueren kopurua. Mutrikura mugatuta, zapaturako flyscharen ibilbidea prestatu dute. Irteera 16:00etan izango da, Nautilus Ikasgune Geologikotik. Mutrikuko flysch beltzak,...

Emakumeen Topalekua jardunaldia eroango da aurrera barikaun eta zapatuan, Ondarroan, Kofradia Zaharrean, Emakumeen udal berdintasun kontseiluaren eskutik. Parte hartze prozesu bat zabalduta, Emakumeen Topalekuari buruz gogoeta egiteko gunea izango da, ...

Liher Rodriguez preso lekeitiarrak funtzionarioen jipoi bat jaso duela jakitera emon du Etxeratek. Gertaera salatzeko Soto del Real espetxean euskal preso politikoak baraualdian daude eta ostegunera arte egingo dute baraualdia. Etxeratek azaldu duenez,...

Urzabal Guraso Elkarteak 18 urte bitarteko herritarren sormena beharrean jarri nahi du. Ipuin lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da. Adinaren araberako banaketa egin dute eta aurkeztu beharreko beharrak be ezberdindu. LH1 eta 2ko ikasleek txantiloi bereziak erabiliko dituzte. Txantiloi horiek Urregarai eskolan eskuratuko dituzte. LH3tik gorakoek ipuinak ordenagailuz idatzi beharko dituzte. Behar guztiak barikurako prest egon behar dute. Ipuinak e-postaz bidali beharko dira: garbiarg@euskaltel.net

Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean mar...

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria argitaratu du Pariseko Gallimard argitaletxe ospetsuak, Du mOnde Entier bilduman. Liburuaren aurkezpena maitzaren 29an izango da .

Kontsumo taldea martxa hasteko bilera egingo da barikuan, 18:30ean, Ondarroako udaletxeko bigarren solairuan. Lehenengo pausoak emonda, eskualdeko baserritar bat eta Ondarroako hamar familia bertoko nekazal produktuak trukatzen hasiko dira hamendik egu...

1912.urtean eraiki eta franskismoaren azken urteetararte etengabe erabili zen Markina-Xemeingo kartzela zaharrak bere ateak irekiko ditu gaur, Markinako bonbardaketaren 75.urteurrenean, Jose Pablo Arriagaren eskulturen agertoki bihurtuta. Kartzela...


Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren ...

Zer egin dezakegu euskal langileok bizi dugun egoerari buelta emoteko? hitzaldia emongo du LAB sindikatuak eguenean, Lekeition eta Ondarroan. 19:00etan hasiko dira hitzaldiak, Eusebio Erkiaga kultur etxean eta Kofradia Zaharrean, hurrenez hurren. Krisi...

Puerto I kartzelaraino eroan zuten zapatu goizean Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun eskaria. 30 lagunek egin zuten bat Ein Daigun Bidi ekimenak egindako deiagaz. Barikuan 21:00etan atera ziren Itsasaurretik, eta hamabi orduan ailegatu ziren espetxe aurrera, «oztopo barik». Bolanderekin hasi ziren elkartasun ekimenak, 10:00etan. Ikurrinek eta txalaparta zein txistuen doinuek hartu zituzten kartzelaren inguruak. 12:00ak arte egon ziren bertan. Ordu bian kartzelaren bueltan ibili eta gero, Puerto de Santa Mariarako (Cadiz, Espainia) bidea hartu zuten elkartasun martxara joandakoek. Herritarrekin bat, Ondarroako udaleko ordezkari bi be joan ziren Puerto I-era. Azkan asteetan espetxeko zuzendariagaz bilera egiteko gestioak egin arren, udal ordezkariek ez zuten eduki zuzendariarekin batzartzerik. «Asko kostata», joan den astean lortu zuten beragaz telefonotik berba egitea. Puerto I-eko zuzendariak argi laga zien orduan, ez zituela bere bulegoan hartuko, Garalderen askatasunaren erabakia ez zegokiolako berari. «Horrelako erabakietan eragiteko eskumenik ez duela esan zigun, eta horregatik, ez zuela beharrezkoa ikusten gugaz batzea». Hori horrela, ez joateko aholkatu zien zuzendariak udaleko ordezkariei, «zapatuan ez zela kartzelan egon be egingo» gaineratuz. Zapatuan, 12:30ean eduki zuten Garalderen senideek bisita. «Bolanderak-eta entzun ditu», zioen bere arrebak bisitaren ostean. «Berarentzat asko esan nahi du horrelako ekimen batek, oso garrantzitsua da. Dan-danei eskerrak emoteko esan digu». [...]

Mutrikuarrei atez atekoaz daukaten iritzia eskatu behar zaiela iritzi dio Berdeak-Independienteak udal taldeak. Taldearen ustez, herri galdeketa batek Mutrikuko Udalaren erabakia legezta dezake, bai eta “babestu” ere. Atez atekoaren filosof...