
Gaur arratsaldean egitekoa zen euskara batzordearen bilera bertan behera geratu da, familiako gorabehera bat tarteko batzordeburuak ezin duelako bileran egon. Batzar eguna ahalin eta arinen zehaztuko dutela jakin eragin dute.

Andra Mari jaietako kartel lehiaketa martxan dago. Lanak udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, ekainaren 18a orduko. 500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.

Gomaespumasko Txotxongiloak egiten ikasteko ikastaroa egongo da maiatzaren 8, 9 eta 10ean kultur etxeko txitxintokian. Dejabu panpin laborategiko irakasle birek emango dute ikastaroa eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Izen emotea kultur etxeko bul...

Danetara 114 lagunek egin dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu duen Ibilaldi Neurtua. Euriaren beldurrez agian, beste urteetan baino jende gutxiago animatu da urteroko ekimenean parte hartzera, halandabe, animatu zirenak «gustora» egin zuten ib...

Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren ...

Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, datorren ostiralean jardunaldia eskainiko du Debegesak Euskadi+Innovaren eskutik. Bertan interneteko azken joerak azalduko dituzte. Saioak Debegesaren Eibarko egoitzan emango dira, 09:00etatik 12:30era, doan. ...

Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean Udaberri Kontzertua eskainiko dute zapatuan Lekeitioko Andra Mari Basilikan Lekitto Musika Bandak eta Banda Gazteak. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Egitarau oparoa prestatu dute banda biek kontzerturako. Banda...

Bihar arratsaldean egitekoa zen euskara batzordearen bilera bertan behera geratu da, batzordeburuak ezin duelako bileran egon. Batzar eguna ahalin eta arinen zehaztuko dutela jakin eragin dute.

Zer egin dezakegu euskal langileok bizi dugun egoerari buelta emoteko? hitzaldia emongo du LAB sindikatuak eguenean, Lekeition eta Ondarroan. 19:00etan hasiko dira hitzaldiak, Eusebio Erkiaga kultur etxean eta Kofradia Zaharrean, hurrenez hurren. Krisi...

Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko lehendakariak eta frankismoaren ondorioak bete betean bizi izan zituen Marcelo Usabiagak, Frankismo garaian bizi izandakoak kontatu zituzten, zapatuan, Uhagon kulturgunean. Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko...

Isidro Garalde Mamarru ondarrutar preso politikoaren askatasun eskaria Puerto I kartzelaraino ailegatu da asteburuan. 30 lagun batu ziren espetxearen aurrean zapatuan, tartean Ondarroako udal ordezkari bi, espetxeko zuzendariagaz batzartu asmoz. Ez zen posible izan. Barruan ez, baina kartzelaren kanpoko aldean ozen aldarrikatu zuten Parot dotrina indargabetzearen aldeko eskaria.

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta , 47. urtez jarraian, Ibilaldi Neurtua egingo da domekan Markina-Xemein inguruetan zehar. Aurten be, bi ibilbide prestatu dituzte adin guztietako jendeak parte hartu ahal izateko. Arkupe aurretik 07:30ean irteng...

Juan Bizente Gallastegi abadeak idatzitako Tontorretik Begira: Abade baten oroipenak liburua aurkeztuko dute gaur 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Aurkezpenean egilea bera, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita eta udaleko ordezkariak egongo dira. Amaie...

14 urtetik 16 urtera arteko gazteentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak, “gazteen arteko harremanak sortzeko” asmoagaz. Uztailaren 16tik 30era bitartean, Ondarroa-Altsasu-Ondarroa ibilbidea egingo dute gazt...

Topaguneak, Lekeitiko Udala eta Zine Bileraren laguntzagaz, Benito Ansola Saria jarri du martxan bigarren urtez, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezko ekoizle gazteei aukera berriak emateko helburuagaz. Aurkezten diren proiektuen artean 4.000 euroko bi sari banatuko dira, lan horiek garatu ahal izateko. Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago honezkero, eta irailaren 28ra arte luzatuko da. Informazio gehiago www.kameratoia.com/benitoansola webgunean aurkitu daiteke.