2012/6

Kirol Politika ezarri du Lekeitioko Udalak

Lekeitioko Udalak eta Kirol Batzordeak, Kirol Politikaren Irizpideak ezarri dituzte. Helburu nagusitzat kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea da. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatuko direlarik. Bide horretan izaera ezberdineko kirola arautzea eta laguntzea ¬guztiontzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua¬ izango da lehen betebeharretako bat. Kirol Politika horrek kontuan hartzen du bai eta jarrera sexistak eta portaera homofobo, lesbofobo, transbofoak kirol mundutik aldentzeko neurriak hartzea be. “Guztion orientazio sexuala eta genero identitatea, errespetatzea bermatuaz”, dio udalak. Kirol Politika berriak bat egiten du, gainera, Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin eta horregatik lagundu eta babestu du Lekeitioko Udalak Nazioarteko Emakumeen Bira. Lekeitioko Udaleko Kirol Politikaren irizpide nagusiak hauek dira: Kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatzea. Kirol instalazioen sare egokia izatea herrian; ikastetxe, kirol talde eta herritar ororen beharrizanak beteko dituena. Mantenu egokia bultzatu herriko kirol instalazioetan eta baita ikastetxeko kirol guneetan ere. Kirol eta jarduera fisikoa naturan egiteko baliabide egokiak bultzatzea ingurugiroaren erabilera egokia eta babesa oinarri hartuta. (bide gorri gehiago, parke gehiago…). Gorputzeko, buruko edo zentzumenetako elbarritasuna duten pertsonei kirola egitea erraztu eta pertsona horien, giza integraziorako baliagarriak diren kirol [...]

Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur Lekeitio-Lekeitio artean

Lea-Artibai osoan zehar ibiliko dira gaur, munduko emakume txirrindulari profesional garrantzitsuenak. Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue Ikastolak antolatuta, Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da Lekeitio-Lekeitio bitartean. Estatuko zein nazioarteko 23 talde irtengo dira 15:45ean, Lekeitiotik, bigarren etaparen 97,8 kilometroak egiteko. Lekeitio, Milloi, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio ibilbidea bi bidar eginda, Gizaburuagarantz abiatuko dira txirrindulariak, Aulestitik Lekoizen zehar Markina-Xemeinerantz joateko. Urberuagatik pasatu eta Millio igo ondoren, Lekeitiorantz joko dute txirrindulariek Lekeitioko ikastola aurreko helmugara ailegatzeko. Amaiera, 18:30 aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Kirola bultzatzen Orain dela bi urte berreskuratu zuen Lekeitioko ikastolak Emakumeen Nazioarteko kirol egutegiari eginiko tartetxoa. «Kirola, emakumeen kirola eta kirola euskaraz barneratzea du helburu antolaketa ahalegin honek. Heziketa erakunde bat garen neurrian, kirola bultzatzeagaz gain, bestelako balioak be erantsi nahi dizkiogu jai honi», adierazi dute. Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin bat eginez, Lekeitiko Udalak be lagundu eta babestu du proba: «Etapa bat herrian egitea positibotzat jotzen dugu kontuan izanda emakumeen kirolak berdintasunean aritzeko dituen zailtasunak, batez be, goi mailan lehiatzerako orduan».

Hitzaren asteko albistegia ikusgai dago

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Punk kontzertuak, zapatuan, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean

Punk kontzertua egongo da zapatuan, 19:00etan, Akerbeltz gaztetxean. Basauriko Bajo Presion, Ondarroako NCK, Soraluzeko El exterminio de la raza del mono, Salamankako Amarradietsa, Eibarko Ekin eta Gasteizko Mundo Insociable taldeek joko dute. Sarrera 3 eurokoa izango da.

Lehen urtearen balantzea egingo du Bilduk zapatuan, Kofradia Zaharrean

Udal agintaldiaren lehen urtearen balantzea egin eta hamendik aurrerako helburuen barri emon eta egitasmoez berba egiteko batzarra antolatu du Bilduk bihar, Kofradia Zaharrean, 17:00etan. Helburu zein egitasmoak kidegoagaz partekatzea helburu, guztiei ...

Uztailaren 1ean hasiko da martxan TAO hondartzetan

Udako denboraldia datorren ekainaren 15ean irekiko bada ere, Saturraran eta Burumendi hondartzetako TAO zerbitzuak uztailaren 1ean hasiko dira martxan. Ordura arte, aparkalekuak doakoak izango dira. Bestalde, egun berean hasiko da lanean Gurutze Gorria...

Elhuyar Olinpiadetako hirugarren saria lortu dute R. M. Azkue Ikastolako ikasleek

Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean BTEKTeknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Elhuyar Fundazioak, http://olinpiada.elhuyar.org/ webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero, Elhuyar Fundaziotik  proposatzen genizkien probak ebazten. Probak gelakide guztien artean egiteko izan dira, eta proba bakoitzaren irabazleek be sariak jaso dituzte. Sari-banaketako ekitaldian, lehenengo hiru postuak lortu dituzten ikasgeletako ikasleak eta haien irakasleak izan dira. Lehen saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoentzat izan da, eta Senda Viva natura-parkerarako bi eguneko irteera irabazi dute. Bigarren saria Lazkaoko San Benito Ikastolak irabazi du, eta saria bi eguneko irteera bat izango da, Lekeitiora, Trinkete Etxe aterpetxera. Hirugarren saria Lekeitioko R. M. Azkue ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta Nafarroako Kortarixar aterpetxera egingo dute bi eguneko irteera.

Eskola kirolaren jaia ospatuko dute ume eta gazteek asteburuan

Aurtengo eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek kurtso amaierako jaialdia ospatuko dute zapatuan eta domekan. Futbol, atletismoa eta gimnasia erritmiko ikuskizunak eskainiko dituzte. Zapatuan, 16:00etan, Zelaian, Markina-Artibai eskol...

Igeri erakustaldia egingo dute 200 umek Atxondo kiroldegian

Urte guztian egindako lana plazaratzeko asmoz, igeriketa erakusketa egingo dute 200 umek, zapatuan, Atxondo kiroldegian. 4 urtetatik hasi eta 16 urte bitarteko umeak egingo dute igeri. 10:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 12:00ak arte egongo dira umeak ...

Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina dakarte Kamiñazpiko jaiek

Betikoa eta barria uztartuko dituzte Kamiñazpiko jaiek bariku arratsaldetik aurrera. Estreinako, bertso saioa egingo da jai eremuan, punta-puntakoa egin be: Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan, zapatuan, paella janaren o...

‘Berria’-ren alde ziztada emoteko aukera egongo da eguenean

Berria egunkariaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da etzi, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, Uema  ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko...

Jauzia emonda, interneten entzun daiteke Ondarroako Radixu Irratia

Ondarroako Radixu Irratiak jauzi garrantzitsua emon du komunikazioaren arloan. Aukera bikoiztuta, FM 105.5ean entzuteaz gain, edozein lekutik entzun ahal izango da, internet bitarteko dela: www.radixu.info. Orain momentuan probak egiten badabiltza be, ...

Uema ekitaldia egingo da eguenean, Kafe Antzokian

Ondarroa barriro Ueman dagoela ospatzeko ekitaldia egingo da etzi Ondarroan. Kafe Antzokian izango da, 19:30ean hasita: oihal dantza ikuskizuna eta Kresala dantza taldearen saioa egongo dira. Ostean, argazkia aterako da euskalgintzan lan egindako guzti...

Gehiago