2012/6

Bidaietako argazkiak ateratzen irakatsiko dute Uhagonen

Bidaietako argazkiei buruzko oinarrizko ikastaroa emongo dute ekainaren 23an eta 27an Uhagon kulturgunean. Xabier Armendariz, idazle, argazkilari profesional eta bidaietan eta arkeologian adituak emongo ditu klaseak. Danetara, sei ordu eta erdiko ikastaroa izango da. Ekainaren 23an, 10:00etatik 14:00etara emongo ditu Armendarizek ikastaroaren lehen lau orduak, eta ekainaren 27an 18:30etik 21:00etara, falta diren bi ordu eta erdiak. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emoteko epea zabalik dago. Horretarako, Uhagon kulturgunera joan behar da edo 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da, 25 euro bazkideentzako.

Ehunka buru batuko dira zapatuan Etxebarriko Ganadu Azokan

Herriko 100 bat buru eta kanpotik ekarritako beste hainbat batuko dira zapatuan, Etxebarrian egingo den Ganadu Azokan. Animaliak ezagutzera emon eta salerosketarako plaza izatea du helburu Etxebarriko Udalak antolatzen duen ganadu-feriak. Aurreko urte...

Ekobidaia egingo da domekan Salburuako naturgunera

Ekozain ekologia taldeak antolatuta, Ekobidaia egingo da domekan Gasteizko Salburua naturgunera. Hezeguneak, eta herri baratzak bisitatuko dituzte goizean, eta katedrala bazkaldu ostean. Irteeraren kostua 40 eurokoa izango da eta bere barruan sartzen dira garraioa, bazkaria eta sarrerak. Irteeran parte hartzeko izena emon behar da aldez aurretik 685710010 edo 680780192 telefono zenbakietara deituta. Irteera 09:00etan izango da.

Bere historiako denboraldi onena egin du Lekeitio Futbol Taldeak

Sekulako denboraldia izan da aurtengoa Lekeitio Futbol Taldearentzat. Elkarteak dituen sei taldeetatik bost lehenengo hiruren artean geratu dira, eta gazteak eta kadeteak mailaz igotzea lortu dute. Aukera hori zabalik dauka  oraindik, gainera, nagusie...

Zine aretoa ez ixteko akordu batera ailegatu dira udala, parrokia eta Fides Norte

Lekeitioko Udala akordu batetara iritsi da Fides Norte S. Koop eta Lekeitioko Parrokiarekin, Ikusgarri zinema ez ixteko. Herritarrek zinea galtzea suposatuko lukeenaz jabetuta, Fides Norte enpresaren defizitari aurre egiteko diru-laguntza emotea onartu...

Eguenean hasiko da martxan Aire garbiak bira nazan egitaraua Mutrikun

Aire garbiak bira nazan egitaraua prest dauka Mutriku Zero Zabor taldeak. Bi astez luzatuko dira ekimenak, eta haietan parte hartzeko deia egin diete taldekideek mutrikuar guztiei. Helmuga Donostiako Sagues auzoan jarri du Gipuzkoako Zero Zabor taldeak...

Zortzi film labur egongo dira lehian Motz-motzian irabazteko

Lehiaketarako zortzi film labur eta lehiaketatik kanporako bat. Hori da Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren lanen kopurua. Iaz baino gutxiago dira lehian egongo diren filmak. Egileak, baina, antzekoak dira. Izan be, iaz lan bat baino gehiago aurkez...

Goxo-goxo joan dira Iparraldeko Haizeak

Ezer ez da falta izan Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak hamabigarren urtez antolatutako Iparraldeko Haizeak jaialdian. Ez eta eguzkia eta euria be. Eguzki indartsuak berotu zuen zapatu goizeko azoka, eta bertan zer edo zer erosi eta tartean mok...

Parte hartze zabala izan dute Geoparkearen Asteko ekimenek

Umeak izan dira Geoparkearen Asteko ekimenetan protagonistak asteburuan. Zapatuan Nautilus Ikasgune Geologikoan batu ziren –argazkian–, gero itsasontziz flyschak ikustera joateko. Itsaso zakarrak, baina, ez zuen utzi bisita gidatua egiten. «Umeek ...

Ondarroako kirolariek maila ona erakutsi dute Euskadiko triatloi txapelketan, Ondarroan

Neskak 15:30ean irten dute Arrigorri hondartzatik eta euren artean Koaxi Ondarroako triatloi taldeko bost kide zeuden. Mutilak 15:50ean hasi dute euren txapelketa. Nesketan, kirolari ondarrutarrak lehenengo proba ondo gainditu dute; lehenengoetarikoak...

Ondarroako Hitza

Ziortzako kontzertuen aurkezpena egin da gaur Bilbaon BBK-k duen egoitzan

Emanaldiak bihar hasiko dira eta datorren hastean be egingo dira.

Kartzelara bidali ditu epaileak Xabi Aranburu eta Oroitz Gurrutxaga

Atzo 18:00ak aldera hasi ziren deklaratzen Xabi Aranburu eta Oroitz Gurrutxaga Parisko epaitegian. Epaileak atxilotuak kartzelara bidaltzeko agindua emon du, etakideak izatea leporatuta. Atzo iluntzean 250 bat lagunek eskatu zuten atxilotuen askatasu...

Arraun taldeak aurkeztuko ditu Isuntzak, zapatuan

Isuntza Arraun Elkarteak Isuntzaren Asteburua ospatuko du traineru estropada eta taldearen aurkezpenarekin. Urtero modura, banderak bedeinkatu, eta, ekainaren 24an hasiko den, KAE1 ligan lehiatuko duten trainerua aurkeztuko du Isuntzak. Aurten baina, arraun elkarte osoa aterako da kalera, eta KAE1 ligako arraunlariez gainera, txikien, kadeteen eta gazteen taldeak be aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Bertan egongo dira bai eta Isuntza Arraun Elkarteko arduradunak be. 13:30ean hasiko da zapatuan, bedeinkazioa, eta taldeko argazkiak ateraz amaituko dute ekitaldia. Eguna, umeen jokoekin eta dastagarriekin osatuko da. 18:30ean hasiko dira umeen jokoak plazan eta opariak eta sariak egongo dira parte hartzaileentzat.   Domekako traineru estropada izango da ardats nagusia arraunaren asteburua ospatzeko. 25 traineruk parte hartuko dute, 11:30ean hasita, denboraldi aurreko proban: 22 mutilenak eta hiru neskenak. TKE ligakoak zazpi traineruk eta KAE 1 eta KAE 2 ligetako gehienak arraunean egingo dute Lekeitioko uretan.

Gehiago