2012/6

Zapato Azuleko abestia entzungai dago web orrian

Zapato Azulak kanta edukiko du aurten. Esne Beltzak egindako kanta entzun edo deskargatu nahi dutenek Radixuko web orrian daukate http://www.radixu.info/#kanti.

Ateak Zabalik egingo da zapatuan, Zaldupe kiroldegian

Eskaintza ezagutzera emotea helburu, Ateak Zabalik ekimena egingo da zapatuan, Zaldupe udal kiroldegian, 09:00etan hasita, 14 urtetik gorakoentzat. 35 minutuko saioetan ahalko dute parte hartu bertara doazenek.

Olatz Egiguren lekeitiarrak urrezko domina lortu du Euskadiko txapelketan

Urrezko domina lortu zuen Olatz Egiguren lekeitiarrak, joan den zapatuan, Donostian jokatu zen Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan. 4.095 puntu lortu zituen Egigurenek heptatlon proban eta domina lortzeagaz gainera, uztailaren hirugarren asteburuan Toledon lehiatuko den Espainiako Txapelketan egoteko sailkatu da. Egigurenek bezala, Lekeitioko Tximista atletismo taldeko gazteek be zazpi domina lortu zituzten, urrezko bat eta sei zilarrezko, Basaurin jokatu zen Bizkaiko Txapelketan. Iziar Lejarzegi, lehenengoa izan zen luzera jauzian eta bigarren egin zuen hirukoitza jauzian eta 100 metro leunetan, Irati Agirregomezkortak, bigarren postua lortu zuen 400 metro hesietan eta 400 metro leunetan, eta Josu Egiguren bigarren postuan geratu zen disko jaurtiketan eta pisu jaurtiketan. Iziar Lejarzegik, gainera, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa be lortu zuen luzera jauzian eta 100 metro leunetan, eta beraz, Aranjuezen egongo da uztailaren 7an.

Mutrikuko portuan oreka bilatu beharra aldarrikatu dute B+I eta MNT-k

Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko portuan egin nahi duen egitasmoak kezka eragin du mutrikuarren artean. Mutriku Natur Taldeak eta B+I  taldeak inbertsio publikoarekin eremu publikoa pribatizatu nahi dela ohartarazi dute behin baino gehiagotan. MNTk, esate...

Ezusteko-eta guzti dator Motz-motzian

Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren film labur guztiak ikusteko aukera egongo da barikuan, Zabiel Kultur Etxean. Antolatzaileek 20:00etan egin dute zinemarekin hitzordua. Aurreko urteekin alderatuta, berrikuntza edo ezustekoa ere egongo da film pro...

‘Txanton Piperri’ erabiliko du ESAITek euskal ereserki gisa aurrerantzean

ESAITek jakinarazi duenez, Txanton Piperri opera erabiliko dute Euskal Selekzioaren ereserki modura. Zapatuan euskal selekzioak partidua jokatuko du Eslovakiaren aurka, Donostiako Anoeta estadioan, eta aurrerantzean partidu guztietan abesti hori erabil...

Lekeitioko Hitza

XII. Augustin Zubikarai nobela saria martxan dago

Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai Saria ipini dute martxan Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Nobelak sortzeko beka modura funtzionatuko du, eta hortaz, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu beh...

‘Antiguako Ama’, itsaso aurrean

Arraun Astearen barruan, Itsasaurre plaza hartu zuen joan den zapatuan Antiguako Ama traineruak: Jon Lete entrenatzailearen agindura KAE 1 ligan ariko diren mutilek aurkezpen ekitaldia egin zuten bertan. Ikuslerik ez zen falta izan, eta Ondarroako Arra...

Auto karabanak, metalgintzaren alde

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Bachharis halimifolia landare exotikoa desagerraraziko dute Marierrotan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzailea desagerrarazteko lanei ekin die Leako estuarioko paduran.  2010ean martxan jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko LI...

Aurrekontuen gaineko azalpenak emango dizkie udalak herritarrei bihar

Aurrekontuen onarpenerako udal osoko bilkura egin aurrean, herritarrekin bilduko dira Mutrikuko dal ordezkariak. Bertan, aurrekontuen nondik norakoen berri emango dute. Informazioa saioaren helburua informazio zuzena eta zabala eskaintzea da. “Au...

Reina enpresako langileen egoera «beherala argitzea» eskatu du LAB sindikatuak

Reina enpresa taldeko langileak mobilizatu egin dira azkan orduetan. LAB sindikatuaren babespean, Reinatarrei «interes partikularren gainetik langileen egoera berehala argitzea eta konpontzea» eskatu diete. Sindikatu abertzaleak jakitera emon duenez,...

4.386 da Ikastola Eguneko zenbaki saritua

Zapatuan ospatu zuten Zubi Zaharren Ikastola Eguna. Ekimenez ekimen,  sari sorta zozketatu zuten ikastolako arduradunek. 4.386 zenbakia atera zuten, eta oraindik ez da agertu irabazlerik. Haren ordezkoa 3.582 zenbakia da. Zenbakiaren jabeak bost hegal...

Ispasterko eskolak I. eskola krossa egin du

Krossean haur hezkuntzako umeek eta nagusiek parte hartu zuten. Lasterketa Santiago zelaian egin zen eta ondoren bertaratu zirenak txokolatada egin zuten.

Lekeitioko Hitza
Gehiago