Defentsa abokatuak ipinitako askatasun eskariak aurrera eginda, gaur arratsaldean aterako da Urtza Alkorta Estremerako (Madril) kartzelatik. Alfontso Zenon abokatuak azaldu duenez, baldintza bi ipini dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Alkortari: b...
Lekittoko Herrirak antolatuta, elkartasun flashmob erraldoia egingo da abuztuaren 4an Lekeition. 17:00etan, entseguak hasiko dira plazan, eta ondoren bideoa eta koreografia grabatuko dira Esne Beltza Sound Sistem taldearen laguntzagaz. Herrirako kamise...
Abuztuaren 26a bitartean, bost artisten lanak ikusteko aukera egongo da Barandiaran Aretoan. Urtero modura, abian da, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak antolatzen duen Udako Arte Erakusketa. Egitasmoaren helburua, alor desberdinak jorratzen dituzten artisten lanak ezagutzera emotea da. Aste honen amaierara arte, Manuel Lopez Brasaolaren lanak egongo dira ikusgai. Brasaola, barriro etorri da Lekeitiora bera lanak erakustera, bai kritika eta bai salmenta aldetik arrakasta handia eduki ondoren. Brasaolaren 25 koadro jarrita daude Barandiaranen. Euren artean, Lekittoko eliza, Lekittoko panoramika eta Playa de Isuntza lanak. Brasaolak utzitako lekua, Carmen Soldevilla Zuzaeta durangarrak beteko du, uztailaren 30etik abuztuaren 5era arte. Bere lanetan, pertsonak eta naturako gaiak nahasten ditu, begiradei eta keinuei indarra eta bizitasuna emonez. 1987an Bilboko Udalak berak egindako mural bi aukeratu zituen Artea kalean lehiaketarako. hainbat erakusketatan parte hartu du, bakarka zein taldeka. Abuztuaren 6tik 12ra, Josune Carracedoren argazkiak, pintura akrilikoak, marrazkiak eta grabatuak ikusi ahalko dira Barandiaranen. «Paisaia hurbilak dira, bertokoak, ezagunak. Egunero desagertu eta barriro sortu egiten direnak», dio artistak. Bederatzi lanek osotzen dute obra. Valentin Laka berriatuarraren eskulturen txanda ailegatuko da hurrengo. Eskultore eta margolari autodidaktak, hainbat erakusketa egin ditu munduan zehar, eta abuztuaren 20tik 26ra egongo da Lekeition. Aste bardinean egongo dira ikusgai bai eta Fernando Mestre Querolen [...]
Lekeitioko Udalak Gazta Zati bat dokumentala proiektatuko du Ikusgarri Aretoan abuztuaren 2an. Jon Maiaren zuzendaritzapean egindako dokumentalean agertzen den mezu edo tesia, «Zu zara zure historiaren protagonista eta zure esku dago zer izan nahi duz...
Jose Maria Cazalis EAJko ordezkariak, zinegotzi kargua utzi du. Bederatzi urte egin ditu Cazalisek Udalean, azkena, EAJko zinegotzi modura.Lekeitioko EAJko zinegotzi izateagaz gainera, Senatore egon da Jose Maria Cazalis Madrilen. EAJkoek azaldu dutene...
Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuen, atzo, Lekeitioko udaletxe aurrean, LAB sindikatuak. «Alperrik da Madrilen ezer negoziatzen saiatzea; alperrik da bertako erakundeetako eskuduntzak eskatzea. Benetako ...
Ume, gazte eta nagusiek skateagaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan, Lekeition. Skatea erabiltzen ikasi eta erakustaldiak ikusteko aukera egongo da egun osoan Lekittoko 2. Skate Egunean. 10:30ean hasiko da eguna skate txikiagaz, eta ikastaroak eta ...
Larruskaintarren Eguna eta Iñaki Deunaren Eguna ospatuko dituzte domekan eta martitzenean Larruskainen. Urtero legez, auzoko nagusienak omenduko dituzte Larruskaindarren Egunean, eta Euskal Herriko herrikirolaririk ospetsuenen herri kirol ikuskizuna i...
Abuztuaren 5ean, ospatuko dituzte Santutxu Auzoan Aingeru Guarda jaiak. Urtero modura, kross lasterketa eta idi probak lehiatuko dira, eta Naiara eta Eneritz trikitilariek alaituko dute festa egun osoan. Egitaraua: 12:00etan meza nagusia Ondoren, kros...
Rhythm’n Blues erritmoekin herriko kaleak girotu eta inguruko guztiak dantzan jarriko ditu bihar, 20:00etan Granujas a todo ritmo taldeak. Sei musikari bikainek eta Jack eta Elwood txotxongilo erraldoiek osotzen dute taldea, eta The Blues Brothers mi...
Barinagako Maritxu Oregiren baserriak irabazi du Ekozain ekologia taldeak antolatzen duen Baserri lehiaketako lehenengo saria. Epaimahaiaren ustez, berea izan da, orokorrean, lehiaketara aurkeztutako baserririk dotoreena. Oraingoan be, maila handia ego...
Rhythm’n Blues erritmoekin herriko kaleak girotu eta inguruko guztiak dantzan jarriko ditu bihar, 20:00etan Granujas a todo ritmo taldeak. Sei musikari bikainek eta Jack eta Elwood txotxongilo erraldoiek osotzen dute taldea, eta The Blues Brothers mi...
Open Txapelketako finala eta Munduko Pilota Batzarreko Profesional mailako zesta punta txapelketako finalerdia jokatuko dira barikuan, 22:30ean, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Arbe eta Salegik eta Antxon eta Garatek lehiatuko dute Openeko txapela, ...
Zapatuan Artibai garbitzera joateko deia egin dute Eskilantxarri ur kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak. Gaztelekuan egin dute hitzordua, 16:00etan. Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordearen laguntzagaz egingo da ekimena, eta bertan parte hart...
Umeak izan dira Santa Ana Eguneko protagonistak. Gorritiren abereekin jolastu dute goizean, eta batak besteari lagunduta, poneyen gainean ibili dira herriko txikienak, bai eta asto gainean be, Peñanekua plaza hipodromo bihurtuz. Arratsaldean, barriz, ...