Sanchezek batzorde zientifikoarekin egoera aztertu ondoren hartu du konfinamendua luzatzeko erabakia. Astearteko [apirilak 7] ministroen kontseiluak onartuko du bigarren luzapena, eta ondoren Espainiako Parlamentuari eskatuko zaio onartzeko. Dena dela, Sanchezek adierazi du apirilaren 26rako ez dela alarma egoera bukatuta egongo.
Gainerako herrietako datuak bere horretan mantentzen dira. Gaur goizean osasun arlo pribatuko profesional bat hil dela esan dute. "Beste patologia bat zeukan, baina COVID-19aren proban positibo eman zuen". Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Maia izeneko laguntzaile birtual bat jarri dute euren webguneetan, "herritarrek eduki ahal dituzten zalantzak argitzen laguntzeko".
Lehendakariak esan du bizi dugun errealitatea "latza" dela. Senide edo hurbilekoren bat galdu dutenei euren mina ulertzen duela esan die. Azken egunetako datuek "itxaropen izpi bat" erakusten dutela eta herritarrei orain arte erakutsitako konpromisoari eusten jarraitzeko eskatu die.
Udal ordezkariek esan dute jasotako materiala udaltzainei, Artibai egoitzako langileei eta anbulantzietan lan egiten duten herritarrei bideratuko dietela.
Koronabirusaren eraginez bertan behera geratu zen gaur Mutrikun ospatu behar zen 25. Berdel Eguna, eta herritarrek ez dute ahaztu nahi izan.