Lehiaketako irabazleek 50 euroko bono bana jasoko dute Covid 19 dela eta egunotan itxita dauden komertzioetan gastatzeko.
Gogora ekarri dutenez, herritarrak ez dira atera behar egunero erosketak egitera, "bakarrik derrigorrezkoa denean".
Saltzaileen eta erosleen segurtasuna bermatuta egiten ari dira ohiko nekazal azokak, eta ekoizleak zein kontsumitzaileak pozik agertu dira.
Etxekoekin eta etxetik herritarrek dituzten hizkuntza-ohituren gainean pentsarazteko eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuak ditu Euskaraldiaren ekimenak.
HITZAko lantaldearen oporraldian (11 egun) COVID-19arekin kutsatutako 13 positibo kasu gehiago antzeman dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun; Aulestin eta Ziortza-Bolibarren ere kasuak erregistratu dituzte.
Esan dutenez, Iñaki Maruri aktoreak egindako Aurori Badiolaren bakarrizketa izan da arrakastatsuena. Saio horrek, hain justu, 2.720 ikustaldi eduki ditu Facebooken (Instagrameko ikusleak kontuan eduki barik).
Maskarak egiteko makinak gaur goizean ailegatu dira Etxebarrira. Aurreikuspenen arabera, lehen unitateak apirilaren amaieran ekoiztuko dituzte.
Herritarrek 15 eta 30 euroko bonuak erosi ahalko dituzte, baina horien balioa 20 eta 40 eurokoa izango da, hurrenez hurren. Herritarrek eguenean [apirilak 23] edo barikuan [apirilak 24] erosi ahalko dituzte bonuak.
UPV/EHUk Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) COVID-19arekin lagin klinikoen PCR analisiak egiten laguntzeko laborategi gisa gaitzeko prozedura gainditu ondoren, bi erakundeek lankidetza estutzen ari dira horiek erabiltzeko aukerak aztertzeko.