
Konfinamenduan dauden edo egon daitezkeen herritarrei euren beharrizanetan laguntzeko helburua dauka zerbitzuak.

EHUko ikertzaile eta irakasle ondarrutarrak minbiziaren funtzionamenduaren "sekretuak eta mekanismoak" modu erraz batean azaldu dizkie prestakuntza zientifiko espezifikorik gabekoei.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu arlokoek kartelak eskatu ahal izateko gunea egokitu du, eta euskara erakusleihora ateratzeko aukera paregabea dela nabarmendu du.

Larrialdi zerbitzuek esan dutenez, 14:15ak aldera aurkitu dute atzo [urriak 19] desagertu zen gizonezkoa. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, bere kabuz agertu da Ogella hondartzan.

Jaialdia egun eta ekimen bakarrera pasatzeko azken ahalegina egin badute ere, egoerak okerrera egin duela ikusita, jaialdia bertan behera uztea erabaki dute.

Mutrikun bizi den elgetarrak 11 ordu, 44 minutu eta 28 segundotan osatu du Zamorako kirol proba. Hiru etapetako protagonista eta lider nagusia izateaz gain, probako errekorra ere hautsi du.

Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan.

Emanaldia gaztetxean izango da, domekan [urriak 18], 18:00etan, eta sarrerak leihatilan salduko dituztela aurreratu dute. Obra Edgar Allan Poe idazlearen kontakizun labur batean dago oinarrituta.

Bazkidetza orriak Albaro dendan, bandako posta elektronikora idatzita edo bandako kide batekin harremanetan jarrita lortu daitezke.

Txartelak Turismo Bulegoan jaso beharko dira.

Hurrengo hitzorduak urriaren 21ean eta urriaren 28an izango dira. Osasun etxetik deitzen dute hitzordua emateko.

Atzo [urriak 14] ondoko herrietan erregistratu zituzten positibo berriak: Markina-Xemein (4), Ondarroa (4), Etxebarria (3), Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Guztira, astelehenetik atzora arte, eskualdean 40 kasu berri zenbatu dituzte.

Lokala erosteko 205.000 euro inbertituko ditu udalak. Diru kopuru hori aurrekontuaren gerakinetik bideratuko dute.

Finala zapatuan [urriak 17] jokatuko da, 11:30ean, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Buruz burukora sailkatzen diren bi bertsolariek Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako txartela lortuko dute.

Atzo [urriak 13] egindako PCR probek ere azken egunetako goranzko joera berretsi zuten. Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Markina-Xemein (7), Berriatua (4), Lekeitio (3), Mutriku (2), Aulesti (1) eta Etxebarria (1).