
Alkoholiko Anonimoetako lehenengo taldea Bizkaian 1970ean sortu zen Ondarroan. 50 urte baino gehiago daramatzate gizarteko arazo handienetako bati aurre egiten.

Ondarroako Koaxi Triatloi Taldeak uztailaren 9an jarri du hitzordua Triatloi herrikoia eta haurren Duatloia aurrera eramateko.

Joaneko partidak zapatuan [ekainak 11] Uni frontoian jokatuko dituzte eta itzulikoak hurrengo domekan [ekainak 19], Munitibarren

Amorotoko Oletako auzotarrak zapatuan murgilduko dira Pazko jaietan. Beti-betiko osagaiak nahastuta, eskaintza zabalagaz datoz hiru eguneko ospakizunak. Eskualdekoak eta inguruetakoak jaiez gozatzera gonbidatu dituzte.

Jaialdiak bihartik [ekainak 9] zapatura arte Rock&Rollaz eta garagardoz beteko ditu herriko kaleak egitarau oparoagaz.

Martxoan hasi zituzten eraberritze obrak, eta herenegun bukatu. Diseinua modu parte hartzailean moldatu dute, adin denak asetzeko eta genero bereizketa leuntzeko asmoz.

Truke eta bigarren eskuko azoka egingo dute, zapatuan, Ispasterren. Herriko elkarte eta eragileek elkarlanean sorturiko egitasmoa da azoka, eta bertatik ateratako etekina laguntza humanitarioa emateko baliatuko dute.