Bozkatzeko deia egin du Mutrikuko PSE-EEk
Abenduaren 16an eta 18an Mutrikun burutuko den herri-galdeketaren aurrean Mutrikuko PSE-EEk bakoitzak bere iritzia eman eta bozkatzeko deia egin du: “Nahiz eta sostengu legalik ez izan, bozkatzaileen iritzia erakutsiko du, eta ondorioak ekarriko ditu aurrerantzean hartu beharreko erabakietan”.
2003an proiektuaren alde azaldu zen alderdia, gaur egun, berriz, “ideia orokorraren porrota” onartu dute. Hori dela eta, ez dute arrazoi garbirik ikusten obraren jarraipenerako. “Aipatutako guztia kontuan harturik dikearen luzatzeari ez bozkatzea proposatzen dugu”.