2022/12

Mugertzak eta Otañok aizkora apustua adostu dute

Martxoaren 26an burutuko da lehia, Azpeitiko zezen plazan. Baldintzak zehaztu dituzte. 20 kanaerdiko moztu beharko ditu Mugertzak, eta bat gehiago bere aurkariak.

Julen Del Riok eta Johan Sorozabalek Berriatuko banakako txapelketako final laurdenetara egin dute aurrera

Behin aurre kanporaketak jokatuta, asteburuan sartuko dira jokoan zirkuituko oilar nagusiak.

Ondarroako Sortzaileen Azoka, herritarrek eskulanetarako duten trebetasunaren erakusle

Eguraldia dela eta, azoka Zaldupe eskola publikoaren jolastokian egin dute. Herritar asko txundituta geratu dira sortzaileen lanak ikustean.

Kirolaz gozatzeko nahia izan da nagusi Ondarroako Egia-Iriondo Memorialean

Adin eta mota guztietako ia 300 herritarrek parte hartu dute ia lau hamarkadaz egin den herri lasterketan. Ager Solabarrieta eta Maite Badiola Munduko Txapeldunak omendu eta Jose Mari Aranbarri 'Egia' eta Martin Iriondoren senideei aipamen berezia egin diete.

Mila bertsozale batu ditu Kontzezioko Bertso Jaialdiak

Lehenengo bertsoetan aurten zendu den Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' Larruskaingo bertsolaria gogora ekarri dute. Frontoia bertsozalez bete-bete egin da.

Lekittoko Deabruen hamar urteko sugarra

Lekittoko Deabruak antzerki taldeak ‘Mingorri, Lekittoko Deabruen 10 urteko sugarra’ dokumentala aurkeztuko du abenduaren 16an, 18:00etan, Ikusgarri zinema aretoan. Trailerra ikusgai dago.

Alex Goitia markina-xemeindarrak Gernikako Jai Alai Winter Seriesean debutatuko du

Datorren astelehenean [abenduak 12] 19:30ean ariko da estreinakoz Thomas Urrutiaren ordez.

'Piztu Dendak' Gabonetako argazki lehiaketa antolatu dute, Markina-Xemeinen

Abenduaren 18a da argazkiak sare sozialen bidez aurkezteko azken eguna.

Urtza Alkorta Arrizabalaga da Ondarroako EH Bilduren alkategaia

Ondarroako EH Bilduko mahai politikoak hartutako erabakia berretsi dute EH Bilduko kideek.

Markel Uribe gitarra jotzailea Piztiak taldeagaz ariko da abenduan

Talde ondarrutarrak hiru kontzertu eskainiko ditu abenduan, eta kontzertu horietan boskote modura ariko direla esan dute.

Delirium Tremens taldeak baxujole berria dauka

Orain arte Patxi Irisarri izan da taldeko baxu jotzaile; Mikel Kazalisek beteko du haren lekua. Irisarriri eskerrak eman eta Kazalisi ongi etorria eman diote.

Konstituzio Egunean ospatzeko ezer ez dagoela aldarrikatu du Ernaik

"Guretzako borroka eguna da gaurkoa", aldarrikatu du Lea-Artibaiko Ernaik Markina-Xemeinen egin duten mobilizazioan.

Markina-Xemeingo Udalak San Martingo ermita konpondu du

Udalak dirulaguntza eskatu du Bizkaiko Foru Aldundian lan horien gastua aurrera eramateko.

Aulestiko Udalak elikagai eta artisau azoka antolatu du

Zapatu goizean [abenduak 3] hamasei postu jarriko dituzte herriko frontoian.

Gehiago