Goi mailako zesta-puntaren epizentro izango da Donostia

Donostia Grand Slam 2022 aurkeztu dute. Etzi hasiko da, eta finala ekainaren 11n izango da. Partidu guztiak Donostiko Carmelo Balda frontoian izango dira, 17:00etan hasita.

Rock konbo kontzertua eskainiko dute Lekeition

Zapatuan [maiatzak 14] izango da kontzertua Eskolapean. Elgoibarko eta Lekeitioko musika eskoletako ikasleek parte hartuko dute.

585 ikasle batuko dituzte zientzia eta teknologia egunek

Bihar [maiatzak 13] Atxondo kiroldegian elkartuko dira Lea-Artibaiko ikasleak eta datorren barikuan [maiatzak 20] Gernika-Lumoko Astran Busturialdekoak.

Bizkaiko eta Gipuzkoako flotak 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel harrapatu ditu

Eusko Jaurlaritzak 3,6 milioi euroko aparteko laguntzak eman ditu Ukrainaren inbasioak eragindako egoeratik eratorritako produkzio kostuen igoera konpentsatzeko asmoz.

73 akuarelak apaintzen dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunea

Ricardo Ruiz de Gopegi Rivera artistak bere akuarela lanak ikusgai jarri ditu Markina-Xemeinen. Erakusketa ikusgai egongo da maiatzaren 28ra arte Uhagon kulturgunean.

Leire Bilbao idazle ondarrutarrak 'Itzal Itzela' aurkeztu du

Yolanda Mosquera ilustratzailearekin batera sortu du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak argitaratu duen album ilustratua.

Markina-Xemeingo Beti Jai Jubilatuen Elkarteak martxa hartu du

Zapatuan [maiatzak 14] 85 urte betetzen dituzten elkarteko bazkideak omenduko dituzte Mertzede elizan.

Gehiago