
Ezezaguna den lanari esker arbasoen bizitzaren berri dakigu, nondik gatozen, zein ohitura eta hizkuntza genituen, āSorionekuā eskuaren atzean dagoen lana ere badelako, askorentzat, aurkikuntza.

Artista lekeitiarrak āZu barik... mundua doia okerā bi abestiko diskoa kaleratu du Kofradia Rock taldeagaz elkarlanean, eta Durangoko Azokan aurkeztuko du hirugarren urtez jarraian.

Bihar [azaroak 25] hasiko dira Durangoko Azokako muntaketa lanak. Azpimarratu dute aurten 176 parte hartzaile edukiko dituela azokak: "Parte hartzaile kopurua pandemia aurreko kopuruetara bueltatu da". Landako gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko dituen doako autobus zerbitzua ere ipiniko dute.

Lapurreta erasoen inguruan Ondarroako Ezker Abertzaleak oharra kaleratu du.

Bide publikoko gorabeherak konpondu, udalarekin komunikazioa hobetu eta Mutriku hobetzeko asmoz jarri dute abian. Erabilerari buruzko informazio puntuak ezarriko dituzte.

Ohiko ekintzez gain, Xabier Amurizaren hitzaldia eta Bocabits komediaren ikuskizunagaz osatu dute egitaraua.

Jose Angel Ogizak eta Enara Montiel gailendu dira Euskal Herriko 32. Hiru Txirlo bola joko Txapelketan. Azken proba Etxaguengo Orixol elkartearen egoitzan egin dute. Markina-Xemeingo MX3T B taldea gailendu da taldekako sailkapenean.

Zapatuan [azaroak 12] lanak jantokian egiteko aukera egongo da, Guraso Elkarteak antolatuta.

Ekimena azaroaren 20an egingo dute, baina azaroaren 10a da izena emateko azken eguna.

Barikuan [azaroak 11] kultur etxean egongo da biologian doktorea.

Eguaztenetik egunerako gauean erabat itxiko dute San Migel futbol zelaiaren eta Txanbolingo biribilgunearen arteko tartea.

Saioa irabazita, bertokoek azaroaren 21ean Zornotzan jokatuko den finalaurrekoan aritzeko txartela eskuratu dute. Finalaurrekoa irabaziz gero, abenduaren 1ean Bilbon lehiatuko den finalean ariko lirateke Lea-Artibaikoak.

Euskaraldiaren baitan herrian burutuko diren ekimenen artean aurkeztu dute.

Bizkaiko Hotsak organo jaialdiaren laugarren saioa Xemeingo elizan egingo da zapatuan [azaroak 5]. Emanaldia doakoa da, eta herritarrek musika garaikidea eta klasikoa entzuteko aukera edukiko dute