
Auzitegi Konstituzionalak egindako Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikuluaren baliogabetzea salatzeko elkartu dira UEMAko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsi inguru.

Jai Batzordeak markina-xemeindar guztiei egokitutako jaiak antolatu ditu. Txupinazoa, herri bazkaria, Herritxoua, Markina-Xemeingo Grand Slameko finala eta kontzetuak azpimarratu dituzte.

Artibai Futbol Taldeak 40. urteurrena ospatu du aurten, eta klubak izango du pregoia irakurri eta txupina botatzeko ardura. "Pozik" daude, eta "hunkigarria" izango dela diote.