Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

2025/2

100 urteren ostean, herriaren eskuetan

100 urte eta gero Turismo Bulegoan ikusgarri dago Juan Jose Armintxa arotzak 1925ean egindako arrauna.

Mutrikuko portua

Irakaskuntzako grebara batzeko deia zabaltzeko asmoz itxialdia egin dute Markina BHIn

Urtarrilean egindako greba zikloaren jarraipena egingo dute bihar eta etzi [otsailak 26 eta 27] irakaskuntza publikoko langileek. Bart [otsailak 24] itxialdia egin dute Markina BHIn hamabost irakaslek.

Radixu Irratian 34. urteurrena

34. urteurrenaren balorazio "oso ona" egin du Radixu Irratiak

Bi ekimen egin ditu Radixu Irratiak otsailean zehar; batetik, Chuleria joder! eta Tatxers taldearen kontzertuak, eta bestetik, 48 orduko etenik gabeko irratsaioa.

Miauka Markinak ipinitako katuentzako janlekua, anbulatorio atzean, ostu egin dute.

Katuen janariari lixiba eta amoniakoa bota dietela salatu dute

Miauka Markina elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak ekintza horiek gaitzetsi dituzte, izan ere, ez dira ekintza bakarrak izan; otsaileko bigarren astean katuen jateko ontzi berria lapurtu zuten toki beretik.

Euskaraldiaren Markina-Xemeingo hamaikakoa

Euskaraldiak baditu enbaxadoreak Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo hamaikakoaren aurkezpena egin dute: euskaltzale, kirolari, kultura eragile nahiz bestelakoak dira hamaikakoaren parte.

Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitiok udaltzainen kontrataziorako oztopoak dituztela salatu du LABek

2023ko urrian eredu komunitarioan sortutako udaltzainen lan eskaintza publikoa aurkeztu zuten hiru udalek. Arkautetik bultzatzen dituzten deialdi bateratuen kontra agertu da sindikatua.

miru

Inauterietan zehar ibilbide bat egingo dute

‘Ihauteriak bizi’ antzezlana aurkeztuko dute zapatuan [otsailak 22], 18:00etan, probalekuko aretoan.

Ondarroako Udalak ibilgailuen gaineko zergak helbideratzeko deia egin du

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zebitzuan edo helbide elektroniko bidez egin daiteke helbideratzea. Zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 1etik ekainaren 2ra artekoa izango da.

maskaradak

Zerutxu Dantza Taldeak Zuberoako Maskaraden errepresentazioa egingo du

Zapatuan [otsailak 22] 11:30ean hasiko dira Udal Arraindegian eta 13:00etan egingo dute azken ikuskizuna Arkupe aurrean.

Ondarroako inauterietako playback lehiaketako izen ematea zabalik dago

Otsailaren 28a [barikua] izango da izena emateko azkenengo eguna, 14:00 baino lehen, Ondarroako Turismo Bulegoan.

Euskaraldiaren hamaikakoa

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute Markina-Xemeinen

Aurkezpena barikuan [otsailak 21] izango da, 18:30ean, Arkupe aurrean.

Gehiago