
Datorren zapatuan [maiatzak 10] eta domekan [maiatzak 11] Ondarroako uretan lehiatuko da Bizkaiko Trainerilaren ligako seigarren estropada.

XIII. Lea-Artibai Rallya lehiatzeari ekin zieten barikuan [maiatzak 2] 74 autok. Lasterketa "gogorra" izan da gehiengoarentzat, eta Aitor Saizar berriatuarra izan da nagusi eskualdeko errepideetan, Alazne Apalantzagaz batera. Bigarren eta hirugarren postuetan ere, etxeko pilotuak geratu dira: Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti, bigarren, eta Garikoitz Lopez eta Haizea Txoperena, hirugarren.

Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek Ludovic Ladutxeren eta Julen Del Rioren aurkakoa irabazi dute Iron Cupen. Xabier Barandika eta Thibault Basque nagusi azaldu dira Ekaitz Mendizabal 'Goixerri'-ren eta Imanol Lopezen aurkakoan.

Euskaraldiko ekitaldia egin dute Lekeition, eta hasi dira lehenengo txapak banatzen. Ana Goitiaren gidaritzapean herritarrei aktiboki parte hartzeko deia egin diete Jon Kobeagak eta Joseba Palenzuelak, eskualdeko hainbat aurpegi ezagunekin batera. Izen ematea oraindik zabalik dagoela gogorarazi dute.