2025/11

Larruz ahuntz gazta

Markina-Xemeingo Larruz ahuntz gazta, Euskal Herriko onena

Bestalde, Behi-esne pasteurizatua kategorian, Berriatuko Txikiñena saritu dute, eta jogurten kategorian bigarren saria eskuratu dute. Iban eta Gorka Muniozguren Larruz ahuntz gaztaren egileak pozik eta eskertuta agertu dira saria lortu izanagaz.

Hitanoa

Zirhikatzen jarraituko dutela aldarrikatu dute Markina-Xemeinen

Euskal Herriko II. Hika Topaketan murgilduta dabiltza gaur, Markina-Xemeinen. Besteak beste, komunitatea saretzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu dute hikalariek.

Kevinth Cardona ondarrutarrak irabazi du Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa
Kevinth Cardona Patiño — Kirolaria

"Nasapuntako kirola ez da bakarrik ikuskizuna: gure herriaren indarra da"

Ondarroako Aurrera Kukaña Taldeko kidea da Kevinth Cardona Patiño (Ondarroa, 2001), eta iaz Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa irabazi zuen. Kukaña Taldeko kideekin batera, urtero antolatzen du Euskal Herriko Txapelketa, gero eta oztopo gehiagogaz. Kirol horren aldeko militantea da: "Ezin dugu onartu gure herriaren ondarearen zati bat galtzea".

Josu Juaristi Urrutibeaskoa mendik korrikalaria (Amoroto, 2001)
Mendi korrikalaria

Josu Juaristi: "Oso hunkigarria eta polita izan da Hiru Haundiak egitea"

Hiru Haundiak lasterketan parte hartu du lehenengoz Josu Juaristi Urrutibeaskoa amorotarrak, eta 18 orduz azpitik lortu du 101 kilometroko erronka fisiko eta mentalari aurre egitea. Diziplina, motibazioa eta mendiarekiko pasioagaz batera, Juaristirentzat ingurukoen babesa ezinbestekoa izan da aurrera egiteko.

Mutrikuko Udalak auzoz auzoko bilerak egingo ditu

Azaroaren 20, 22 eta 24an izango dira aurrez aurreko bilerak, Zabiel kultur etxean. Hala ere, beste bide batzuk ere eskainiko ditu udalak iritzi eta iradokizunak jasotzeko.

Palestina askatu murala Mutrikun

Palestinari elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute Mutrikun

Zapatuan [azaroak 8] Mutrikuko kai-muturrean batuko dira, Palestinaren aldeko argazkia ateratzeko.

Iraganaren pasarteak objektuen bidez kontatzen dituen podcasta

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Euskal Herriko historia 100 objektutan ekimenaren podcasta aurkeztu du. Objektuen bitartez, iraganaren pasarteak kontatzen dituen egitasmoa da, haurrei zuzendutakoa, eta komiki bat ere izango du lagun.

Gehiago