Helmuga, pedalak biraka hasi ziren tokian

Astelehenetik zapatura bitartean lehiatuko dute Itzulia Basque Country lasterketa. Aurtengoa motibazio iturri berezia da Pello Bilbao eta Txomin Juaristirentzat: etapa bana beraien jaioterrietan amaituko da, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen, hurrenez hurren.

Angel Ugarteburu Lekeitioko Urpeko Taldeko kidea
Lekeitioko Urpeko Taldeko kidea

Angel Ugarteburu: "Herriko marinelei omenaldia egin nahi izan diegu"

Itsas hondoak sekretu asko ezkutatzen ditu, eta horiek ezagutzera emateko lanean aritzen dira Lekeitioko Urpeko Taldekoak. Izaki bizidunak ez ezik, hondoratzeak ere ugariak dira itsas azpian, eta horietako bat oinarritzat hartuta, liburu bat idatzi dute. Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, egindako lana herritarrei aurkeztuko diete zapatuan [apirilak 5], 18:00etan, Azkue aretoan emango duten hitzaldian; hondoratzeen inguruko erakusketa ere, zabalduko dute.

Organikoa eta errefuxa birziklatzeko edukiontziak, Mutrikun

Apirilaren bukaeratik aurrera Mutrikuko edukiontzi marroietan hondakin organikoak birziklatzeko txartela beharko da

Orain arteko txartelak baliogabetu egingo dira; beraz, herritarrek berria eskuratu edo 'Ireki' apikazioa erabili beharko dute. Txartel berriak eskuratzeko datak zehaztu ditu Mutrikuko Udalak.

mutrik

2030. urtera begirako ikuspegia izango duen ekintza planarekin dator 'Mutriku, herri bizigarri' prozesua

Mutrikuko Udalak martitzenean [apirilak 1] aurkeztu zuen klima aldaketari eta energia trantsizioari buruzko ekintza plana. Honetarako, udalerriko sektore ezberdinen ordezkariekin parte hartze saioak gauzatu ditu.

Lai Koloreak azoka 2025, Lea Artibai Ikastetxean

Lai Koloreak azokak kultura ezberdinetako 150 ikasle inguru elkartu ditu

Lea Artibai Ikastetxeko ikastaroetako ikasleek parte hartu dute azokan. Bigarren eskuko azoka, jaki desberdinak eta kultura anitzetako erakustaldiak egon dira.

"Denetarik" egon da Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasleek antolatutako azoka solidarioan

Bizi baldintzen inguruan hausnartu ondoren, azoka solidarioa antolatu dute Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasleek. Bertan loturtako ditua Danon Artin Elkartearentzat izango dela jakinarazi dute.

Hasi dira 'Bereizi eta Irabazi' birziklapen kanpainaren emanaldi parte hartzaileak

'Bereizi eta Irabazi' birziklapen kanpainak helburu argi bat du: eskualdearen etorkizuna jasangarriagoa bihurtzea. Hori ardatz izanik, emanaldi parte hartzaileak antolatu dituzte herri desberdinetan, eskoletan antolatutako erronken ostean.

Gehiago