Maderas de Lekeitio, Antzoriz-Eluntzeta

Lekeitioko Udalak Antzoriz-Eluntzetako lur eremu osoa herriratu du

2023ko urte amaieran erositako 200.000 metro karratuko lur eremuari beste 9.000 metro karratu gehitu dizkiete. Eremu osoa herriratuta, bertan zer egin erabakitzeko prozesuagaz hasiko dira.

MARINA BASURKO PAGOAGA ETA ONINTZA ORUE AZPIAZU Mutrikuko Gazte Asanbladako kideak

"Urte osoko gaztetxeko jarduna ikusarazi eta aldarrikatzeko eguna izango da"

Gaztetxeko jarduna kalera ateratzeko helburuarekin, Gaztetxe Eguna antolatuko dute Mutrikun, apirilaren 12rako. Herriko eragile desberdinekin gauzatutako elkarlanaren ondorioz, egitarau «zabala» prestatu dute gazte asanbladako kideek.

Bizkaiko Foru Aldundiak ontzi arinen birziklatzea bultzatzeko kanpaina abiarazi du

Bizkaiko Foru Aldundiak Hori da/Ez da horia, kanpaina aurkeztu du gaur [apirilak 2], "hondakinak kudeatzeko sistema hobetu eta herritarrak sentsibilizatzeko konpromisoa sendotu" asmoz. Ekimenaren barruan azoka ibiltaria dago, hainbat udalerri zeharkatuko dituena, besteak beste, Markina-Xemein.

Laikoloreak ekimena. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea.

Badator Lai Koloreak azokaren hirugarren aldia

Bihar [apirilak 3] egingo dute azoka, Lea Artibai Ikastetxeko zelaian. 11:00etatik 13:00etara bigarren eskuko azoka, herrialde askotako jakien dastaketa eta dantza erakustaldia egongo dira.

Udaberriari atea zabaltzeko prest

Goizetik eguerdira arteko egitarauagaz egingo dute, domekan [apirilak 6], Munitibarko IV. Udaberriko Azoka. Azokaguneko postuez gain, zuzeneko musika eta arte saioa ere egingo dituzte.

Lekeitio Masters aurkezpena 2025

Lekeitioko Masters Seriesa lehen aldiz puntuagarria izango da emakumeen Jai Alai Ligarako

Apirilaren 5ean eta 12an jokatuko dituzte finalaurrekoak eta hilaren 17an final handia. Hau da, bi egunetik hirura pasako da aurten txapelketaren iraupena.

120 lagunetik gora batu ziren Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutako bertso bazkarian

Mutrikuko Bertso Eskolaren hastapenetan egondako jendeari omenaldia egiteko aprobetxatu zuten zapatuko [martxoak 29] bertso bazkaria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, giro "paregabea" egon zen.

Gehiago