
Eskualdeko bi talde, ibilbide desberdinetan baina helburu argiekin: Ondarroa podiumaren atarian eta Isuntza proiektu berri baten ilusioan.

Uztailaren 17, 18 eta 19an ospatuko dute aurtengo Jazzaldia, Uhagonen. Musikarien artean Haizea Martiartu markina-xemeindarra eta Maite Ruiz de Erentxun lekeitiarra egongo dira.

Zapatuan [uztailak 5] eskainiko dute emanaldia; 22:30ean, Goiko Plazan.

Bihar [uztailak 4] emango dio hasiera bigarren Itsas Erronka Feministari Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feministak. Aurten, Ondarroatik Bilbora egingo dute arraunean, eta bueltan, Bermeon eta Lekeition egingo dituzte geldialdiak.

Icebergaren sakoneraino heldu, eta zortzi emakume eta genero disidente direnen ahotsak bildu dituzte Juan Esteban Montoya eta Cecilia Muñoz zuzendariek ‘Aldarriak’ dokumentalean, «babesleku, lurralde eta aldarrikapen bilakatzen diren» ahots tailer baten bitartez.

Bihar [uztailak 3] egingo dute bertso saioa, Mutrikuko Gaztetxean, 22:30ean.

Barikuan [uztailak 4] emango diote hasiera 36. Euskal Herriko Galiziar Egunari Ondarroan. Asteburu guztiko egitaraua antolatu dute, eta aurreikupen "oso ona" egin dute antolatzaileek.

Domekan [martxoak 23] 10:00etatik aurrera Egaña frontoian elkartuko dira emakume palistak; 21 partaide izango ditu topaketak.

Domekan [martxoak 23] 10:00etatik aurrera ikusi ahalko dira finalaurrekoak.

Zortzi partaidek lehiatuko dute zaldi mandoen proba; 1.050 kiloko harria erabiliko dute. Zapatuan [martxoak 22] 20:00etan hasiko da proba eta domekan [martxoak 23], 18:00etan.

Irteerara joateko autobusa egongo da Debatik, Mutrikutik, Ondarroatik eta Markina-Xemeindik. Barikua [martxoak 21] da izena emateko azken eguna.

Zapatu [martxoak 15] arratsaldean lehiatu zuten lasterketa eskualdeko errepideetatik.

Bihar [martxoak 19] eta maiatzaten 21ean egingo dira saio monografikoak, udaletxean.

I. Bealak Trail probaren 13 kilometroko lasterketa irabazi du Irati Casais korrikalari ondarrutarrak.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Lekeition eta Muxikan. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.