
Atzo [irailak 20] eman zioten amaiera Aulestiko Santa Eufemi jaiei. Antolatzaileek jaien "oso balorazio ona" egin dute.

Lekittarrak eta Ondarroak zazpigarren eta zortzigarren postuak lortu dituzte, azken postuak urrun utzita eta denboraldi hasieran ezarritako helburuak beteta. Igoera kanporaketetan, Hondarribia eta Zarautz ariko dira datorren denboraldian Euskotren ligan. Deustu eta Zarautz izan dira Eusko Label Ligarako txartela irabazi dutenak.

Bertsolari Txapelketa Nagusia Hazparnen estreinatu zen zapatuan eta Xabat Galletebeitiak, 672 punturekin, hurrengo saioetan gertatzen denari itxaron beharko dio finalaurrekoetara sailkatuko den ala ez jakiteko.

Hamahirugarren mendi martxa izan da aurtengoa, eta Ispasterko Udala zein parte hartzaileak "pozik" geratu dira.

200 ikusle batu ziren Korrontzik Etorkizuna Dantza Taldearekin sortutako ikuskizunaz gozatzeko.