
COVID-19aren datuek "hoberanzko joerari eusten" jarraituz gero, maiatzaren 2tik aurrera herritar orok ariketa fisikoa egitera edo paseoak ematera kalera irten ahalko duela iragarri zuen Pedro Sanchezek, zapatuan.

Merkataritza jarduera pixkanaka irekitzen joatea eta udari begira eragin sozial handiena duten gaietarako irizpideak partekatzea azpimarratu du.

Lea-Artibai eta Mutriku mailan Ondarroan erregistratu dituzte kutsatu gehien (18). Gainerako herrietan azken 48 orduetan ez da kasu berririk erregistratu. EAE mailan, heriotzak ere gutxitzen doaz, eta gainerako parametro guztien bilakaera hobetzen doala esan du Osasun Sailak. "Ospitaleen egoerak nabarmen hobera egiten jarraitzen du".

Zehaztu dutenez, diru sail hori udalerriko merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikiei laguntzeko neurrietara bideratuko dute. Erabakia aho batez hartu dute udaleko bi alderdi politikoek (EAJ eta EH Bildu).

Herenegun Lea-Artibain eta Mutrikun kasu berririk antzeman ez bazuten ere, atzo bat gehiago erregistratu zuten eskualdean. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 51 positibo kasu daude erregistratuta.

09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira. Punta-puntako orduak saihesteko gomendatu. Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako.

Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat prestatu du bereziki kritikotzat jotzen diren hezkuntza mailak lehenetsiz. Modu horretara, DBH4, Batxilergoko eta Lanbide heziketako lehen mailetako ikasleak jarduera presentzialera itzultzeko aukera aurreikusten dute.

"Konplikatua da, udazkena bitartera baikoaz, eta orduan ere beste bi jai baitauzkagu ikastolok. Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hau dena taldean aztertu eta erabakiak hartzeko. Talde mailan hartuko ditugu erabakiak, eta jakinaraziko dizkizuegu”.

Elhuyarren bosgarren azalpen bideoak konfinamendua lantzen du.

Ondarroako udal iturriek esan dutenez, udal beharginak 70 urtetik gorako herritarrei deitzen dabiltza; ia 1.000 ondarrutarri deitzeko zeregina aurreko astean hasi zuten.

Laguntzaile sareko kide izan nahi dutenek 608 22 97 95 telefono zenbakiara deitu behar dute. "Behar dutena etxera eramaten diegunean adineko jendeak edukitzen duen eskertzeko desio hori gauza ederra da", esan dute laguntzaileek.

Mutrikuko 25. Berdel Eguna koronabirusaren osasun alarma egoeragatik bertan behera geratu denez, 'Ai Malen, Andre Madalen' abesti herrikoiaren bideokliparekin alaitu nahi dute eguna. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute.

Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Alabaina, genero bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute

Elhuyar koronabirusaren inguruko azalpen bideoak egiten ari da. Hau hirugarren bideoa da, eta infektatu ahal direnak adin guztietako herritarrak izan ahal direla erakusten du, ez bakarrik nagusiak