
Datuak atzo 20:00ak artekoak dira. Azken orduetan lau kasu positibo gehiago erregistratu dituzte. Positiboak erregistratu diren herriak lehengo berdinak izaten jarraitzen dute. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 11.679 proba egin dituzte, eta horietatik 3.946 dira poisitibo eman dutenak.

Haur eta gaztetxoei entretenitzeko proposamen berri bat egiten diete egunero sarean. Ekimenarekin bat egiten dutenek esperientzia argazki bidez kontatzeko aukera ere badute.

Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batez ere etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleei. Astelehenean hasiko da.

'Gorostiaga Hermanos' ontzia zigilatu dute, desinfektatu bitartean. Ontzia portuan lotuta dago barikua geroztik. Bertako marinel bat ospitaleratuta dago, eta gainontzeko langileak berrogeialdian daude.

Aldeko 321 botogaz babestu du Kongresuak Sanchezen gobernuaren erabakia. EH Bildu, ERC, JxCat, CUP eta BNG abstenitu egin dira, beharrezkoa ez den jarduera ekonomiko oro geratu behar dela uste dutelako.

Goraka jarraitzen dute koronabirus kasuek. Kutsatze haria ahalik eta arinen etzan nahi bada, etxean gelditu beharra dagoela nabarmendu du Egigurenek, «guztiongatik».

Eusko Jaurlaritzak gaur [martxoak 25] eguerdian emandako datuen arabera, Mutrikun, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan, Ondarroan eta Etxebarrian dauden positibo kasuak (atzora arteko datua). Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 3.271 dira zenbatutako positiboak.